Bihar, zapatua, 'Apirileko Feria' ospatuko dute Abadiñon, Gaztetxean

Anboto 2024ko api. 12a, 11:00

Abadiñoko Gaztetxeko kideek 'Apirileko Feria' antolatu dute biharko, apirilak 13.

Egun osoko egitaraua prestatu dute eta 12:30ean emango diote hasiera, bermutagaz. Lehenengoa Gaztetxean bertan hartuko dute, eta, ondoren, Abadiñoko tabernetatik ibiliko dira. 14:30ean bazkaltzeko batuko dira eta 17:00etan De Norte a Sur taldeak dantza erakustaldia egingo du. Ondoren, 'mojitoak eta rebujitoak' salduko dituzte. DJekin emango diote amaiera egunari. 

Abadiñoko Gaztetxeko kideek andaluziar jantzita joateko deia egin diete herritarrei. Jantziei buruzko lehiaketa egingo dutela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!