Gaur egingo da inaugurazioa, 18:00etan eta biolontxelo kontzertu bat egongo da eta dantzari batzuek parte hartuko dute.
Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak bonbardaketaren 87. urteurrena oroitzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Aurten, ekitaldi instituzionala berreskuratuko dute. Durangoko, Gernikako, Ukrainako eta Gazako bonbardaketetako biktimak izango dira bertan.