Mankomunitateak 108.000 euro banatuko ditu hainbat arlotarako laguntzetan

Anboto 2024ko api. 12a, 09:31

Euskararen sustapenerako, kirolerako eta gizarte-ongizateari begirako laguntzak dira.

Gizarte Ongizateari dagokionez, 30.000 euro prestatu dituzte adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzeko. Era berean, beste 20.000 euro esleitu dituzte beharrizana duten komunitateentzat, pobretutako herrialdeentzat eta umeen aldi baterako egonaldientzat. 

Kirol arloan, 7.000 euro bideratuko dituzte Berrizko belodromoan kirol programak garatzeko. Durangoko atletismo pistan, irabazi asmorik bako elkarteek 40.000 euro izango dituzte kirol ekitaldiak antolatzeko. 

Euskararen eremuan, 3.000 euro prestatu kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz ipini gura dituzten saltokientzat. Familia transmisioan, aisialdian eta kirolean euskara sustatzeko dinamiketara beste 8.000 euro bideratuko dituzte.  

Idoia Otaduy presidenteak eta Ainara Otxotorena presidenteordeak gizarte eragileak laguntzen jarraitzeko determinazioa berretsi dute, eskualdea Durangaldea "sozialagoa, euskaldunagoa, osasuntsuagoa eta solidarioagoa" izan dadin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!