Mankomunitateak milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara

Anboto 2024ko api. 15a, 08:30

Gaur zabalduko dute laguntzak eskatzeko epea.

Mankomunitateak 1.140.223 euro bideratuko ditu gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzera eta saihestera. Gizartean integratzeko beharrezko baliabideak eskaini gura dizkiete kalteberatasun egoeran dauden herritarrei. "Laguntza hauek hobetzeko apustua egiten jarraituko dugu, beraz, aurten 190.000 euro gehiago bideratuko dira aurreko urtearekin aldenduta ” esan dute Idoia Otaduy Mankomunitateko lehendakariak eta Ainara Otxotorena lehendakariordeak. Laguntzak eskatzeko epea gaur bertan zabalduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!