Skate eguna egingo dute bihar Durangon

Anboto 2024ko api. 12a, 09:07

Durangoko Udalak jaietan egitekoa zuen skate erakustaldia programatu du biharko. Ekitaldiak 16:00etan hasiko dira.

San Fausto jaietako skate erakustaldia bertan behera utzi behar izan zuten eguraldi txarragatik. Bihar, zapatua, berreskuratuko dute ekitaldia. 16:00etatik 18:00etara umeentzako eta gazteentzako skate tailer bat eskainiko dute. Ondoren, 18:00etan, skate erakustaldiaren txanda izango da. Ekitaldia herriko Bowlean egingo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!