Datorren eguaztena, abenduak 6, San Nikolas eguna da eta, egun horretan ohi duen moduan, udalak Nikolas Azoka antolatuko du Izurtzan. 10:00etatik 15:00etara askotariko 22 postu batuko dira pilotalekuan. Postuetan denetarik aurkitu ahalko da: ogia, gazta, barazkiak, etxeko yogurrak, eztia, txerrikiak, kontserbak, patea… Euskal Herri osoko ekoizleak batuko dira.
Jan-edanerako aukera ere egongo da eguerdian, Eusko Label zigiluarekin. Aurten ez da oilasko pintxorik egongo. Horren ordez, txerri-burualde pintxoak egongo dira salgai bi eurotan.