Euskadiko Mendi Federazioak 100 urte egin ditu aurten eta ekitaldi sorta antolatu du mendeurrena behar den moduan ospatzeko. Esaterako, otsail amaieran Bilboko Club Deportivo pilotalekuan eginiko ekitaldian, gutxienez 40 urtez jarraian federatuta egon diren mendizaleak omendu zituzten. Bertan, Otxandioko Mirugain Mendigoizale Elkarteko zenbait kide izan zen: Juan Cruz Axpe, Luis Mari Garmendia, Jose Miguel Urrejola, Ramon Intxausti, Javier Garate eta Tomas Agirre. Euren lorpenagaitik, denek urrezko intsignia jaso zuten federazioko presidentearen eskutik.