Etxeratek jakinarazi duenez, Iñaki Garces Beitia preso otxandiarra aske geratu da gaur, 26 urteko zigorra bete ostean. 2017an bere zigorraren hiru laurdenak bete zituen. 2021eko udaberrian Basauriko espetxera hurbildu zuten Zuerako espetxetik (245 km). Basaurin zegoela hirugarren gradua jaso zuen beste preso batzuekin batera, eta iazko martxoaren 27tik hona baldintzapeko askatasunean egon da.