Areto-Futbola

Euskal Ligara igo da Kurutziaga

Bizkaia.  Igoera fasean lider geratu ondoren, Kurutziagako gizonak Euskadiko Federazioko deiaren zain zeuden, Euskal Ligan tokirik bazuten edo ez jakiteko. Jaso dute deia eta baietz esan diete, datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko dutela. Gainera, hori ez da klubaren gaineko albiste on bakarra. Izan ere, emakumeen taldea berreskuratuko dute.
Balendin Berrio-Otxoa Eguna

Berrio-Otxoa Eguna ospatuko dute asteburuko ekitaldi sortarekin

Elorrio.  Elorrioko patroi den San Balendin Berrio-Otxoa gogoratuko dute asteburuan elorriarrek, urteroko tradizioari jarraituz. Abesbatzen kontzertuak, haurrentzako ekitaldiak eta pilota partiduak antolatu dituzte, beste hainbaten artean.
Berrizko Merkatarien Elkartea

Merkatari Eguna antolatu dute biharko, lehenengoz

Berriz.  Berrizko Merkatari Elkarteak I. Merkatari Eguna antolatu du biharko. Herrian jai-giroa sortzea eta, oro har, herriko merkataritza sustatzea dute helburu.
ASTEBURUAN

Gaztelua auzoan jai giroa nagusi

Abadiño.  Jai giroa izango dute nagusi, asteburuan, Gaztelua auzoan. Zapatua, San Martin Eguna, eguna handia da auzoan, eta hori gogoan hartuz ekitaldi sorta antolatu du Udaleko Kultura Sailak.
UKIMENEZ DABILTZA

Hamar informazio puntu elkarreragile jarri dituzte

Durango.  Hamar informazio puntu elkarreragile jarri ditu Udalak hirian banatuta. Gehitzen joango den oinarrizko informazioaz hornitutako panel horiek merkatari elkarteekin elkarlanean jarri dituzte, eta asteburuan ipiniko dituzte martxan.
Aisialdi gunea

Urbiribil ingurua aisialdi gune moduan egokituko dute

Otxandio.  Uribarrena kalearen amaieran, zubia pasatu eta ezkerretara errekaren ertzean dagoen ingurua, Urbiribil moduan ezagutzen dena, aisialdirako gune izan dadin egokituko dute. 266.000 euro dituzte asmoa burutzeko. Lanak irailean hasi eta hiru hileren buruan amaitu nahi dituzte.
Lehiaketa

Learreta-Markina herri eskolako logo berria aukeratu dute

Bizkaia.  Learreta–Markina herri eskolak logo berria dauka. Mallabiko eskolako ikasle eta ikasle ohien artean egindako lehiaketan aukeratu dute ikastetxearen irudi berria. Julene Larrakoetxeak egindako lana eskolarentzako irudi egokiena dela iritzi dio epaimahaiak. Lehiaketan 33 lan aurkeztu dira guztira, eta epaimahaia Oihane Onaindia kultura zinegotziak, irakasle bik eta guraso bik osatu dute.
Jaiak

Txirlo astoa garaile Sanjoan jaiei agurra emateko egunean

Garai.  Zapatuan, ostera, ipuin kontalaria, afaria eta erromeria izan ziren Garain, Momoitioko baseliza inguruan.
ERALDAKETA

TAO txartel berezia, gremio zein osasun zerbitzuentzako

Durango.  Trafikoaren eta aparkamenduaren ordenamenduak (TAO) zenbait eraldaketa “garrantzitsu” jasoko ditu. Horretara, gremioentzat —bertan jardunez gero— eta etxez etxeko laguntzan diharduten osasun-langileentzako txartel berezia sortuko dute, TAO gunean aparkatzeko erraztasunak emanez. Minusbaliatu txarteldunek ere izango dute autoa bertan uztea.
AGENDA 21

Plastikozko 600.000 poltsa desagertaraztea helburu

Durango.  Agenda 21en bitartez, 600.000 plastikozko poltsa desagertaraziko dituzte aurten. Okindegietan banatuko dituzten paper-poltsekin lortu gura dute hori. Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren (2007-2010) baitan jaso dute ekimena, udal arduradunek azaldu dutenez.
Atletismoa

Ussia eta Solar eta Lastra bikain atletismoan

Durango.  Pistako Atletismoko Euskadiko Txapelketa jokatu zen, joan zen asteburuan, Durangon. Bidezabaleko atletei dagokienez, aipatzekoa da Geraxe Ussiaren eta Belit Solarren lana. Irabazi egin zuten 400 eta 800 metroetan. Biak lesio batetik bueltan zetozen. Ussiak ezin izan zuen 15 egunetan ondo entrenatu, eta Solar otsailetik lesionatuta zegoen. Biek kalitate handiko atletak direla erakutsi zuten. Azpimarratzekoa da Arrate Lastraren lana ere, pertikan; irabazi egin zuen 3,51eko jauziarekin.
Bizkaia

“Kilometro bertikalean ez dago indarrak gorde eta geroko uzterik”

Bizkaia.  Mendiz inguratutako herri batekoa izanda, errepidetik mendi lasterketetarako jauzia egitea denbora kontua zen. Harrezkero, gora eta gora egin du. Euskal Selekzioko kide da, eta Espainiako Txapelketa eta Anboto Kilometro Bertikala irabazi ditu.
Txirrindularitza

Beti ez du onenak irabazten

Abadiño.  Gaur astebete Santoņan (Kantabria) jokatutako emakumezkoen erlojuaren aurkako Espainiako Txapelketan, Eneritz Iturriaga abadinarrak ezin izan zuen bere egin eskura zuen garaipena. Zorte txarra izan zuen lasterketa-lagun Iturriagak.
Pilota

Giro ederrean jokatu zituzten Oizpe txapelketako finalak

Berriz.  Oizpe Pilota Txapelketak ikusmin handia sortu zuen berriztarren artean. Zaleek ez zuten hutsik egin igandeko finaletara. Berrizek hiru finaletan zituen ordezkariak eta azkenean batek irabazi zuen: Albizuri IIak nagusietan Aurtenetxe lezamarraren kontra.
Bizkaiko II Mailako Txapelketa

Urrejola eta Ocerinek kadete mailako txapelketa irabazi dute

Otxandio.  Joan zen barikuan Bizkaiko II Mailako Pilota Txapelketako finala jokatu eta irabazi zuten Ibon Urrejola otxandiarrak eta Ander Ocerin zornotzarrak. 22-18 menderatu zuten Zeanuriko bikotea.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia