Ordenantza fiskalak
Abadiño. Talde Independienteak proposatu, eta talde horren botuekin onartu zuten azaroaren 17ko ez-ohiko Udalbatzarrean datorren urteko Udaleko tasetan igoera orokorrik ez egitea.
Protesta ekitaldia

Abadiño. AHT Gelditu! Elkarlaneko kide bi Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretara kateatu ziren atzo arratsaldean Abadiņon. Elkarlaneko kideen berbetan, ekintza honen bidez, AHTaren eraikuntza lanak geldiaraztea eskatu gura izan dute. Kateatutako bi pertsonen inguruan hogei lagun inguruk obrak bertan behera uztea eskatzen zuten pankartak zeramatzaten.
Pilota-Trinketea

Abadiño. Biak Iker Etxebarria izendunak, biak arratiarrak eta biak ezustean izan dira txapeldun. Faboritoek huts egin zutela esateak ez luke kantxan gertatua zuzen islatuko. Iker Etxebarria dimoztarrak –biek izen bera dute- ezustean bai, baina beren merituengatik irabazi zuten, eta ez aurkariak trakets aritu zirelako.
Trinketea-Pilota

Abadiño. Tornosolo Kopako finalen lekuko izateaz gainera, Abadiņoko trinketeak Waltary-Harismendi eta Uriarte-Antxiaren arteko binakako desafioa ere hartuko du gaur
IRABAZIAK
Abadiño. Cie Automotivek 43,7 milioi euroko etekin garbia lortu du urteko lehenengo bederatzi hileetan. 2007an tarte horretan irabazi zuenarekin alderatuta, %17,7koa da igoera, Balore Merkatuko Komisio Nazionalak zabaldu duenez.
Pilota
Abadiño. Euskal Herrriko Pilota Federazioak antolatuta, III. One Wall irekia jokatuko dute zapatuan Matienako frontoian. Iaz legez, 50 pilotari inguru ariko dira lehian, egun osoz.
ATLETISMOA
Abadiño. Durangarrak biak eta Bidezabal atletismo taldekoak. Peiok eta Aliziak maila bikainaz irabazi zuten atzo Bidezabalek berak antolatzen duen Urkiolako igoera.
ISTRIPUA
Abadiño. Istripu larria gertatu zen, joan zen martitzenean 19:50ean, Traņa-Matiena auzoko (Abadiņo) Traņabarren kalean.
FUTBOLA
Abadiño. Abadiņok ezin izan zion Indautxu Bri irabazi eta beraz lurraldeko bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian. Partiduari buelta ematea lortu zuten arren, azken minutuetan bilbotarrak gehiago izan ziren.
GREBA
Abadiño. Greba mugagabea hasi dute Traņa-Matienako (Abadiņo) Guibema S. L. enpresan, “jazarpen sindikala” salatu guran, ELA sindikatuko Metaleko ordezkariek jakin eragin dutenez.
EROSKETA AUKERA SINATU DU
Abadiño. Joamar taldearen (Portugal) kapital sozialaren %51 eskuratzeko erosketa aukera sinatu du Cie-Automotivek. Automozioko enpresa taldeak Balore Merkatuko Komisio Nazionalari (CNMV) jakinarazi dionez, 2010eko lehenengo lau hilabetekoan egin daiteke efektibo.
SARIA
Abadiño. Automozio sektorearen alde egindako lanagatik saritu dute Pierburg enpresa, Gasteizen izan den Basque Automotive Industry-Bai Topaketan.
ERASOA
Abadiño. Durangoko Ertzainetxeko agenteek 55 urteko gizonezkoa atxilotu zuten joan zen barikuan, ustezko genero indarkeria delitua leporatuta. Ustezko erasotzaileak emazte eta alaba biei egin zien eraso.
GREBAN
Abadiño. Greba mugagabean jarraitzen dute Traņa-Matienako (Abadiņo) Guibema S. L. enpresan, “jazarpen sindikala” salatu guran. Lankide baten kaleratzea eta langileekiko “errepresaliak” salatzen dituzte langileek, ELA sindikatuak jakin eragin duenez. “Jazarpena” amaitzeko eta kaleratutako langilea berriro hartu dezaten eskatzeko elkarretaratzea egin zuten, joan zen barikuan, ELAko hainbat ordezkarik enpresaren aurrean.
XAKEA
Abadiño. Abadiņoko probalekua xake zaletasunaren lekuko izan zen joan den asteburuan. Izan ere, eskola-arteko xake txapelketa jokatu zen bertan eta Euskal Autonomia Eskidego osoko hainbat ume batu ziren elkarren aurka lehiatzeko. Egun osoan zehar, kimuen, benjaminen eta haurren kategoriako umeek xakeaz gozatu zuten.