Bizi euskaraz
Anboto
2013ko Maiatzak 22 19:06

Sei hankako mahaia

Burujabetza ekonomikoa

- 2012ko uztailaren 20a, 10:14

Gaur ez dut berbarik egingo SuperSur (edo SuperZor, Interneten dabilen bideoa ikusi duzue? Bilatu ezazue...), %11 birziklatzetik %80 inguru birziklatzera eramaten gaituen kudeaketa sistema, Gipuzkoako errepideen obretan PNVren gestio eskasak izandako 384 milioi eurotako desfasea (zenbait obratan %52ko gainkostua izan duena; Durangoko igerilekuak gogorarazten dute, baita hizkuntza eskola ere) edo Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Durangoko gestioaren inguruan esan- dakoari buruz.

 

Espainiako Gobernuak Euskal Herriaren eta euskal herritarren kontra inoiz buruturiko eraso sozial eta ekonomiko larrienaren aurrean gaude, eta horren inguruan egingo dut berba. PPk dekretatu dituen azken neurri murriztaile guztiz larrien aurrean, Euskal Herria Bilduk kalera ateratzeko eta mobilizatzeko deia egin dio euskal jendarteari, defendatzeko aukera eskainiko digun gehiengo sozial eta politikoa antolatuz.

 

Izan ere, Raxoiren gobernuak, aurretik Zapaterorenak egindakoan sakonduta, larritasun bikoitza dakarren neurri sorta ezarri du. PPren neurrien helburua da Espainiako eskuinaren estatu eta gizarte eredua ezartzea, beren Espainia eredua: ongizate estatua desegiten dute eta, aldi berean, Estatuaren zentralismoan sakontzera datoz. Batetik, aldez aurretik pentsatutako sistema publikoaren eta ongizate estatuaren desegitea gauzatzen du; hau da, krisi sistemiko honen eragile nagusia den mundu mailako finantza eta banka sistema elikatzeko, babes sistema publiko osoa deuseztatzeko neurriak ezarri ditu. Hau lapurreta da, sakeoa eta ez beste ezer: diru eta babes sistema publikoen desmantelamendua da.

 

Honegatik guztiagatik eta toki faltagatik hemen sartu ezin diren beste argudio askorengatik, larunbatean 17:30etan Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestaziora joateko deia luzatzen dizuet.

Kopiatu irudiaren testua alboko kutxan

captcha
 
 

Iritziak

Agenda

maiatza

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
 

apirila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

ekaina

 
A M E E B Z D
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Maiatzak 22

Jane Joyd

El juicio de Dayton

Las mariposas del estomago no han muerto

...

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (Anboto)

Bixente Kapanaga, 9 - 48215 Iurreta - Tel.: 94-681 65 58

berbaro plateruena

Estatistikak