Anboto
 

Zubi ondoko txapa-lantegia zena okupatu dute behin-behinean

Iurreta - 2007ko urtarrilaren 11a, 13:15
Abenduaren 30etik 31rako gauean su hartu zuen Iurretako Gaztetxeak. Kalteak handiak izan ziren, eta Gaztetxea zein dantza eta beste hainbat talde batzen diren eraikina kiskalita geratu zen. Ondorioz, “espazio baten beharragatik”, Iurretako Gazte Asanbladak lokal barri bat okupatu zuen eguazten iluntzean; orain urte batzuk arte txapa-lantegia izandako eraikina, hain zuzen ere. N-634 errepideko Goiurirako bidegurutzea baino lehentxoago dago eraikina, Berrizerako noranzkoan eskumatara, errekaren ondo-ondoan eta herriko plazatik erdigunera joateko tunelaren gaineko aldean. Gazte Asanbladako kideen esanetan, “okupatutako lokala, Gaztetxe probisionala da”. Izan ere, “gazteok argi dugu Abade Etxea izan behar dela gure tokia, baita orain arte bertan egon diren beste taldeena ere; baina konpondu bitartean, ezin dugu kalean geratu”.Argazkia: Iban Gorriti.jpg

Eguaztenean, 19:00etan puntuan, ehun bat lagun herriko plazatik abiatu ziren. Tartean, inguruko Gaztetxeetako kideak ere bazeuden, beraien solidaritatea erakutsi guran. Buruan Gazteen ametsei ateak zabalduz; Iurretako Gazte Asanblada, aurrera jartzen zuen pankarta zeramatela, herriari buelta bat eman eta okupatu beharreko eraikinaren parean geratu ziren. Atearen ondoko lehioetara igon (kristalak apurtuta zeuden) eta barrura sartu ziren gazte batzuk. Sorgailu batekin barrua argiztatu eta zerraila apurtu ondoren atea ireki zutenean, txaloak entzun ziren (19:20 inguruan). Ondoren, pixkanaka-pixkanaka denak barrura sartu ziren.

Barrua kanpotik ematen duena baino handiagoa da, eta pisu bi ditu; errepidearen maila berean dago bata, eta azpian bestea.Ez zegoen makinaria zaharrik: hautsa, zikinkeria, eta traste zahar batzuk besterik ez. Erratzak hartu eta barrua apur bat txukuntzen hasi ziren.

Ertzainak

21:15 inguruan Ertzainak etorri ziren; istiluen kontrako furgoneta bat eta Ertzainen auto bat. Barruan 20 bat lagun zeuden. Eraikina hustera zetozela pentsatuta, atea itxi zuten. Sartzeko saiakerarik egiten ez zutela ikusita, galdezka hasi ziren. Ertzain batek esan zien barrukoak identifikatzera zetozela, jabeak salaketa jarri zuelako. Orduerdian egoera hausnartu zuten barrukoek. Azkenean identifikatzea erabaki zuten guztiek, eta eginbehar hori burututakoan, Ertzainek alde egin zuten.Ertzaintza_1.jpgArgazkia: Iban Gorriti.jpg

Gaztetxeko eta Abade-Etxea erabiltzen zuten talde ezbardinetako kideek komisio taldea eratu dute. Han erabakiko dute egoera zelan kudeatu, zer pausu emon eta nora jo.


Abade-Etxean dantzaren museoa gura dau PPk

Iurretako Partido Popularrak Abade-Etxea erosi eta Dantzari Dantzaren inguruko museoa egitea proposatzen duen mozioa aurkeztu du udaletxean. Popularren esanetan, “turismoa sustatzeko eta herrian sustrai sakonak dituen tradizioa zaintzeko modu egokia litzateke museoa”: “Ondare kulturalak alderdi asko ditu: eraikin historikoak, manifestazio artistikoak, antzinako tradizioak… Gure proposamenarekin hori guztia batzea nahi dugu. Izan ere, Abade-Etxea Iurretan garrantzia handia daukan eraikina da eta Dantzari Dantza, berriz, gure tradizioen artean antzintikoena eta sustraituena”. Horregatik, Udalak eraikinaren erosketa negoziatu beharko lukeela uste dute, “Iurretaren ondare bilakatu dadin”. Mozioa hurrengo udalbatzan eztabaidatuko dute.

Gaztetxeko Gazte Asanbladako kideek adierazi dutenez, “museo hori egiteko proposamena ondo ikusten dugu, ideia ona dela deritzogu, baina gure ustez, museoarentzako eta Gaztetxearentzako, bientzako nahikoa leku badago eraikin horretan”.

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra