Anboto
 

Jaitsiera ekiditea du helburu orain Kulturalak

Durango - 2007ko urtarrilaren 11a, 14:17
Futbolean adituak direnek sarri esaten dute lehenengo itzulia bukatzen denean talde bakoitzak merezi duen postua izaten duela sailkapenean. Futbolean ere, erregulartasunak zoriak baino garrantzia handiagoa duen hipotesia zuzena dela esan dezakegu. Puntu batzuk galdu daitezke zoritxarreko jokaldi batzuetan, epaileen erabaki okerretan… baina talde guztiek pairatzen dituzten gorabeherak dira. Ildo horretan, beraz, talde bakoitzak, denboraldiko lehenengo hilabeteetan ereiten duen uzta jasotzen du neguko egun hauetan.Argazkia: Iban Gorriti

Kulturalak ez ditu uzta moduan zaindu behar diren puntuak erregulartasunez bildu. Gorago dagoen maila batetik datorren taldea dela kontutan hartuta, harrotasun puntu batekin begiratzen zion etorkizunari hirugarren maila honetan. “Liga hasi aurretik, partidak erraztasunez irabaziko genituela uste genuen, beharbada baikorregiak ginen garai hartan”, onartu zuen Ricardo Txintxurretak Anboto Irratian egindako elkarrizketan.

Tabirako zale batzuk hasi dira arduratzen. Lehenengo itzulia bukatzeko jardunaldi bat gelditzen denean, hiru garaipen baino ez ditu lortu taldeak; horietako bi etxean. Beraz, Durangon eskainitako irudia ez da ona izan. Horrek kulturalzalerik zorrotzenak urduritu egin ditu.

Amorebietaren kontra, kale

Datuak gainbegiratuz, esan genezake zera dela aipagarriena: Kulturalak zazpi jardunaldi eman dituela garaipenik lortu gabe. Azkeneko porrota Amorebietaren aurka izan zen, joan zen asteburuan. Durangarrek lagun-zahar bat izan zuten “borrero”: Iker Bilbao “Judas”. Arratiako aurrelariak partida ezin hobea egin zuen; gola egin eta defentsa behin eta berriz estutasunean jarri zuen.

Kontutan hartu behar dugu Ricardo Txintxurretak Tabirako aulkian egin dituen azken urteetan, hasi baino hobeto bukatu dituela hainbat liga. Beraz, larregi urduritu aurretik, itxaron egin beharko da, ea Oromiñokoak taldea zuzentzeko gakoa topatzen duen. Hala ere, mirari bat suertatu ezean, agur esan diogu igoera faseari.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra