Anboto
 

Faborito argirik gabe jokatuko dira Durangaldeko pilota finalak

Bizkaia - 2007ko urtarrilaren 18a, 13:03
Durangaldeko XXIII. Pilota Txapelketako irabazleak nortzuk diren barikuan (19:00etan) eta zapatuan (18:00etan) jakingo da Traña-Matienan. Hiruna partida jokatuko dira egun bakoitzean. Maila ezberdinetan azken demara iritsitako herrietatik zeintzuk nagusituko diren esatea zaila da, finalerdiak lehiatuak izan baitira.Argazkia: Iban Gorriti

Zaldibarren bost partida jokatu ziren. Benjaminetan, Markinak egurtu egin zuen Iurreta (18-2), arratsaldeko norgehiagokarik eskasenean. Kimuetan, Iurretako bikotea izan zen partida aurrera aise atera zuena(18-9), Zaldibar kanporatuz. Gainontzeko hiru lehiak gogorrak izan ziren, eta bat azpimarratzekotan, haurren mailakoa azpimarratu beharko genuke. Lekeitiok, aurreikuspenak hautsiz, menperatu egin zuen Markina partida zirraragarrian (18-16). Kadete eta gazte mailan, berriz, Markina eta Durango izan ziren 22ra iritsi zirenak, kasu bietan, Abadiño kanporatuz.

Elorrioko bigarren finalerdietan ere beste hainbeste gertatu zen. Benjaminetan eta kimuetan, Mallabia eta Berriz erraz nagusitu zitzaizkien Lekeitiori (18-11) eta Markinari (18-5). Zaldibarren gertatu zen moduan, haurren mailako partida izan zen denetan ederrena. Lehia estu batean, Iurretak garaitu zuen Mallabia (18-17). Kadeteetan eta gazteetan, Berriz eta Iurreta sailkatu ziren finalerako, eta seniorretan Abadiñok irabazi zion Atxondori (22-12).

Beraz, honakoak dira finaletako parekatzeak: benjaminetan Markina eta Mallabia; kimuetan Iurreta eta Berriz; haurretan Lekeitio eta Iurreta; kadeteetan Markina eta Berriz, gazteetan Durango eta Iurreta; eta nagusietan Markina eta Abadiño.

San Blas txapelketa

Tornosolon jokatzen ari den San Blas txapelketan barikuan erabakiko dira finalerdiak. Eskuz binaka Etxebarria eta Zabalzak Gandiaga II.a eta Itoitzen aurka jokatuko dute. Emakumezkoen paleta goman, berriz, Sebastian eta Okariz Etxarri eta Zamoraren kontra, eta, Perera eta Arozena Pradera eta Gordonen aurka ariko dira.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra