HEZKUNTZA ESKAINTZA

Mendi-kirola eta eskalada batu ditu irakaskuntza publikoak

Bizkaia.  2007ko otsailaren 15a, 16:04
Mendiaren edertasunak arriskua ere ezkutatzen du. Ondo baino hobeto barneratutako premisa da hori mendia pasio zein ogibide daukanarentzat. Euskal Herrian guztiz sustraitutako kirola da mendizaletasuna; zaletu gehien batzen dituena dela esatera ere ausartu gaitezke. Horixe berori da federatu gehien batzen dituen kirola ere. Orain, Durangaldea mendi-kirol eta eskaladarekin lotuta, erreferente bihurtuko da. Izan ere, Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHIn Mendi-kiroletako eta Eskaladako Teknikari izateko titulazio ofiziala eskuratzeko aukera zabaldu dute; Euskal Autonomia Erkidegoko erreferentea bihurtu da, irakaskuntza publikoan Kirol Teknikari titulazioak bideratzen.

mendieskalada2.jpgKirol Teknikarien formakuntza arautzen duen 1913/1997 dekretua argitaratzearekin batera —1998ko urtarrilaren 23an— kirol teknikarien irakaskuntza, Erregimen Bereziko Hezkuntzan barneratu zen —ordura arte, Hizkuntza Eskola, Musika Eskola eta Dantza Eskola baino ez ziren batzen—. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak proposatuta eta, batez ere, arau akademikoarekin lotuta kirol-titulazioen arloan “hutsune nabariak” zeudelako sortutakoa da dekretu hori, mota horretako ikasketei dagokien alderdi orokorrak arautuz. Horrela azaldu dute Fray Juan de Zumarraga institutuko arduradunek. Modulu bitan banatu dira ikasketak—bakoitzean hezkuntza edukiak lau zatitan batuz— eta kirol arlo bakoitzean titulu bi eskainiz: Erdi Mailako Kirol Teknikaria eta Goi Mailako Kirol Teknikaria. Biak batuko dituzte Durangon.

Institutuko gorputz hezkuntzako irakasleek kirol-teknikari izateko ikasketok hezkuntza arloan garatu eta normalizatu beharra zegoela ikusita, Hezkuntza Delegaritzako Erregimen Bereziko arduradunengana eta ikuskari nagusiarengana jo zuten: “Ardura bera agertu ziguten; horrela, institutuaren ezaugarriak (ingurunea, irakasleak, kokapena...) eta ikasketa eskaintza aztertuta (Gorputz Hezkuntzako Erdi Mailako eta Goi Mailako moduluak ditugu), Mendi-kiroletako eta Eskaladako Teknikari titulazio ofiziala garatzea proposatu zen, Eusko Jaurlaritzako Zentroetako zuzendaritzak aurrera egitea onartuz; hemendik aurrera, kirol guztiak horrela garatzea ere bai”, dio egitasmoaren bultzatzaileetariko bat den Asier Bikandik.

Kulturaren zati

Bikandik nabarmendu duenez, “mendia Euskal Herrian oso barneratuta dago; oso hedatua dago mendi-kirola ere eta hutsunea zegoelakoan geunden. Gure kulturaren zati inportantea da eta titulazio bila beste herrialdeetara joan gabe, bertan aukera eman behar zela zeritzogun; normalizatu beharra zegoela”. Arlo publikoan lehenengo kirol-teknikari titulazioa da hau, “apurka-apurka garatuko dira besteak”.

mendieskalada.jpgTitulazio ofizial bakarra izango da hau, eta gero, homologazioak egingo dira, Bikandik argitu duenez: “Orain arte, federazioetatik ateratzen ziren titulazio guztiak. Orain artekoa egingo dugu, baina normalizatuta”. Askok egiten dute lan mendian eta irakaskuntza eskaintzaren zain izan dira: “Euskal Herri osotik dihardute deika. Funtsezko titulua da eta Euskal Herrian lehenengoa eta zentro bakarra da hori batzen duena. Orain arte, Asturias, Katalunia edo Madrilera joan behar izan da”. Euskal Herriko federazioarekin batera jardun dute: “Proposamenak bateratu eta partekatu dira”.

Martxoan hasiko da

mendieskalada1.jpgIkasturtea martxoaren 14an hastea itxaroten dute. Orain, sarbide-probarako izena eman daiteke, otsailaren 23ra arte; 20 lagunek izango dute lekua. Euskaraz eskainiko da eta irakasle espezializatuak beharko dira: “Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (SHEE) dago bloke komunetarako; baina mendi edo eskaladarekin  lotutako adituak ere beharko dira”. Kurtso bukaerako proiektua ere landuko da: “Profesionalak lortzea da helburua eta eduki kontzeptualak behar dira. Mendi-kirolak arriskutsuak dira eta profesional onak behar dira erakutsi eta egitasmoak bideratzeko”.











Eskualdeko mendizaleen eritzia


Iban Gutierrez
Landako kiroldegiko rokodromoko mantenu burua

Gutierrezen ustez, alor horretan irakaskuntza publikoa eskaintzea “aurrerapauso interesgarria da”; izan ere, “pribatuen aldean merkeagoa da”. Era berean, “titulu ofiziala lortzeko aukera eskainiko du eta etxetik gertu”. Eragozpenen bat ikustekotan, ordutegian ikusten du: “Ez du ordutegi malguegirik eta erreleboetara lanean dabilen jendearentzako arazo bat da”. Durangoko rokodromoaren erabiltzaileen artean, “halako ilusioa” sortu duela aitortzen du eta, batez ere, jada arlo horretan lanean dabiltzanak apuntatuko ei dira: “Esperientzia garrantzitsua da, baina tituluak beste sostengu bat ematen du”.

Maite Arginzoniz
Erdella mendizale taldeko lehendakaria

Durangaldean dagoen mendizaletasuna kontuan hartuta, “eskaintza zoragarria da”: “Elorrion ere zaletasun handia dago, geroago eta handiagoa. Titulazio horrek zaletasuna are gehiago bultzatzeko balio lezake”. Ildo horretatik, asteon Durangoko institutura informazio eske joan da, eta Erdella mendizale taldeak Kirol Etxean daukan gelan, elorriar guztien eskura ipini du: “Gura duenak astelehenetan eta eguaztenetan etorri daiteke, 19:30etik 20:30era. Daukagun informazioa eskuragarri izango du”. Azkenaldian, mendietan istripu ugari izan da, baina Arginzonizen ustez “deskuiduak” izan dira: “Zorigaiztoko deskuiduak izan dira; ez dago beste arrazoirik”.

Jabi Etxebarria

Mendizale berriztarra

Futbola utzi, unibertsitatean hasi eta asteburuetan mendira joaten hasi: denak bat izan ziren beretzat, eta ordutik apurka-apurka gorantz joan da. Ekainean 8.000 metrora iritsiko da, lehenengoz. “Orain arte, mendiko goi mailako gidari izateko formazioa jasotzeko kanpora joan beharra zegoen, jende asko Huescara joaten zen” dio. Mendiko gidarien alorrean erregulazioa begi onez ikusten du, orain arte, enpresa pribatuen bitartez ikastaroak eginez, diru asko ordainduta bakarrik egin zitezkeelako. Mendizaletasuna ez du bizibide moduan ulertzen, baina ikastaroa egingo lukeela dio.




Gaitasun fisikoari eutsi beharra

Sarbide proba gainditu beharra egongo da Mendi-kiroletako eta Eskaladako Teknikari titulazio ofizialak eskuratu ahal izateko. Bai mendi-kiroletako bai eskaladako espezialitate guztietan, komuna izango den probak zati bi izango ditu. Kalifikazioa ‘gai’ edo ‘ez gai’ baino ez da izango, eta zati biak gainditu beharko dira.

Lurrazal askotako mendi-ibilbidea egitean datza lehenengo proba, 1.500 metroko desnibel positibo metatuari ekinez eta 10 kiloko motxila soinean hartuta. Epaimahaiak zehaztutako denboran osatuz gero emango da gainditutzat. Bestalde, hiru ibilbide bete beharko dira, 10 kiloko motxila zamatuta eta aldez aurretik zehaztutako denboran; gutxienez, 50 metroko ibilbide balizatuak dira hirurak: aldapa belartsuan, harritzan eta haitz-gunean. Jausi barik eta zehaztutako denboretan osatzen dutenek gaindituko dute proba.

DBHko titulua edo baliokidea dutenek martxoaren 1etik aurrera izango dute sarbide-proba. Gainerakoek, berariazko proba; izan ere, aurretik, zati orokorrekoa bete beharko dute, otsailaren 26an. Hala ere, probarik egin beharrik ez dute izango baldintza akademikoak bete edo heldutasun-proba gainditu dituzten goi-mailako kirolariek. Aitatu beharra dago, bestalde, sarbide-proba egokituak izango direla urritasun edo ezintasunak egiaztatzen dituenentzat.

Gehitu zure erantzuna

are 2008-08-8 05:38
World of Warcraft has many strengths as a game. buy wow gold and one of its most lecteur mp3famous qualities is how mp4 playeraddictive it is. cheap wow goldIt is one of the most mp3enthralling games around there is mp4an element to it that just grips sell wow goldyou and makes it difficult to stop playing. mp4 playerAs a result, the game is a truly mp3fascinating experience, buy cheap wow goldand many people have become hooked mp4on the fantasy world of Azeroth. mp4 playerPeople tend to play World of Warcraft buy world of warcraft goldfor long periods of time. mp3The game has an internal clock mp4and through that you can calculate gold wowhow long you have been playing it for, wow gold kaufin hours and days. wowgoldA typical player of online games wow pomight spend around 24 hours per week online. wow powerleveling World of Warcraft is so compelling wow powerleveling that some people play 24 hours in one session. power levelingPlayers become so mesmerised powerlevelingwith the game that they just keep going, wow power levelingand can spend an entire day inside its world.
ccc 2008-08-8 05:38
Another world, perhaps. world of warcraft power leveling that lies somewhere within mp3 playersthe bowels of the supreme mp3 playerand most perilous of cheap wow power levelingthe planes of existence. mp3 playersThis dominion of chaos intrudes, mp3 player permeates and penetrates cheap world of warcraft power levelingall matter and all realms. mp3 playersNothing escapes its influence, mp3 playerhowever miniscule its force or level wowunnoticed its presence. wow poThis is the realm of the Twisting Nether, or wowthe damned origin of the arcane . wow lvl and of countless other wow frmagics creatures and worlds. mp4 player overseeing perspective of one most mighty, level wow the Nether appears as both cheap mp3 playersperfectly shaped and ill defined, cheap mp3 player all in the same blink of an eye. wow lvlThe chaotic realm is neither mp3 mp4 playerspherical nor square . flat nor round, portabel mp3 playerit resides around and within wow powerlevelall of the matter that the Titans created. mp3 player In time long past, one of those beings was mp3 playersconsecrated with that very opportunity.
wer 2008-08-8 05:37
Nebulous clouds of magical mists. wow gold and streams of blinding wow goldlight soar across the Nether, expanse. wow gold kaufen Hidden within and between world of warcraft goldthese massive cosmicwow geld artifacts are the endless stars wow powerleveland worlds of all forms of life. wow goldWitnessed from afar, wow the innumerable cosmic bodies appearwow gold as diminutive flickers of light against wow gold kaufenthe backdrop of the Nether serveur wowand the Great Dark Beyond. wow europe The glistening light emanatingwow from the ensemble of the worlds, wow power leveling energies reflect within the great wow powerlevelingcosmic clouds of the Nether, wow gold resulting in radiance mp3 playersboth heavenly and damned mp3 playerin its awesome appearance.wow gold paypal This illuminated performance mp3 playerof perfect orchestration would zubehoer mp3 playerimpress any sentient being wow power levelingbeyond their imagination, mp3if only they were blessed with the mp4ability to observe from such an immeasurable distance.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia