LAN ISTRIPUA
Hiru metroko altueratik jausi da behargin bat Atxondon
Atxondo. 2007ko apirilaren 30a, 10:26
Atxondon, lanean ziharduela istripua izan du asteburuan behargin batek. Hiru metroko altueratik jausi zen 43 urteko J. R. R. behargina eta pronostiko erreserbatuko zauriak izan zituen, DYAko arduradunek jakitera eman izan dutenez.
Durangon bizi den behargina DYAko anbulantziak eroan zuen Galdakaoko erietxera, azaldu izan dutenez.