Anboto
 

BALENDIN BERRIO-OTXOA

Balendin Berrio-Otxoa eguna ospatuko dute eguaztenean

Elorrio - 2007ko uztailaren 02a, 09:19
Uztailaren 4a egun berezia da Elorrion. San Inaziorekin batera, Bizkaiko zaindaria den Balendin Berrio-Otxoaren eguna ospatuko dute usadioari eutsiz, eta makina bat ekitaldiz hornitutako egitaraua osatu dute horretarako.

Txistulariekin kalejira eta herriko agintarien pasioa, udaletxetik plazara, ohiko moduan egingo dute; 10:00etan, hain zuzen ere. Ondoren, meza nagusia izango da, 12:00etan, Sortzez Garbiaren Basilikan.

Ohi legez, Berrio-Otxoaren ehunka jarraitzaile batuko dira Sortzez Garbiaren Basilikan. Parrokiako abesbatzak abestuko du bertan eta, horrez gainera, bertsolariek ere jardungo dute, osatutako egitarauak batzen duen moduan. Meza amaitu ondoren, euskal dantzen ikuskizuna ere izango da Gernikako Arbola plazan. Bazkalaurretik izango da dantza saio hori, 13:30ean, aurreratu dutenez.

Bazkalostean, esku pilota partidak ere ohiko bihurtu dira 1827ko otsailaren 4an, Goiko kalean — orain Berrio-Otxoa kalea dena—jaio eta 1906an dohatsu izendatu zutenaren eguna ospatzeko. Aita Santu Pio X.ak 1905eko maiatzaren 20an iragarri zuen Balendin Berrio-Otxoa dohatsu zela; 1988an,berriz, Santuen lerroan jarri zuen Juan Pablo II.a Aita Santuak.

Kiroldegian izango dira esku pilota partidak, 18:00etatik aurrera. Lehenengo eta behin, Elorrioko umetxoek jardungo dute norgehiagokan; ondoren, Azpiri eta Landaburuk osatutako bikoteak Salaberri-Larrinaga izango du aurrean. Frontis enpresaren eskutik izango da, berriz, profesionalen saioa. Eguneko azken pilota partida izango da hori. Aritz Lasak eta Karlos Armendarizek osatuko dute bikotea batetik, eta aurrez aurre izango dituzte Ander Antxia eta Inazio Errandonea.

Jai giroa izango dute nagusi Elorrion datorren eguaztenean, Balendin Berrio-Otxoa egunean.

 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra