Saria

Maņariko Kirikiņo abesbatza onena habanerak kantatzen

Mañaria.  2007ko uztailaren 05a, 12:17
Burgosko Miranda de Ebro herrian antolatu duten abesbatzen txapelketa batean irabazle suertatu da Maņariko Kirikiņo abesbatza.



Ekaineko hiru asteburutan kantari aritu diren zortzi abesbatzen artean gailendu dira, beraz, Maņariko 16 emakumeen ahots zuriak eta abestiak.

Granada eta Alacanteko abesbatzekin zein Bizkaiko eta Gipuzkoako beste batzuekin lehiatu ondoren irabazita, 3.000 euro jaso dituzte sari moduan.

Bost abesti kantatu behar izan dituzte Miranda de Ebroko Kultur Etxean ospatutako lehiaketan, ezelako instrumenturen laguntzarik barik; hiru habanera –Miranda izenekoa, Javier Bustoren A tu lado eta El abanico deiturikoa-, obra polifoniko bat eta aukera libreko beste abesti bat bukatzeko.
Maņariko korua osatzen dutenentzako urte askotako lanaren errekonozimendua izan da –diruaz aparte– sari horrek eman diena. Taldean kantatzen 22 urte daramatzaten lagunentzako zein geroago sartu diren gazteagoentzako, guztiendako izan da egindako lanaren laudorio Miranda de Ebrokoa, eta poz handiarekin hartu dute kantari guztiek. Kantari horietako batzuek hasiera-hasieratik dihardute ahotsa ahuldu barik eta amore eman barik lanean, baina lehen aldia dute halako sari bat irabazten.

Igarotako sariketaren ondoren oporrak hartu dituzte abesbatzan, baina esan digutenez, sari honek lan egiten segitzeko indarra eta ilusioa ere eman die Habaneren Lehiaketan.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia