Musikaire

Ruper Ordorika Argiņetan

Elorrio.  2007ko uztailaren 12a, 13:48
Duela hilabete batzuk kaleratutako Memoriaren mapan diskoa aurkezteko kontzertu berezia eskainiko du Ruper Ordorika kantariak barikuan Elorrion –Argiņetan, hain justu ere– Musikaireko giro paregabean.



Zer nolako kontzertua izango da barikuan entzungo duguna?
Aurten disko horren ondorioz kontzertu akustikoak egiten dihardugu, kontrabaxuan Jon Pirisek eta nik neuk. Gauza desberdina da: ez ditugu diskoko abesti guztiak zehatz joko eta beste sasoi bateko kantak ere joko ditugu.

Diskoaren grabazioan zerbait berreskuratzen saiatu zara, zer izan da hori?
Nire asmoa zen, neuk bakarrik nire gitarrarekin grabatzea, neu bakarrik eta dena batera. Nahasketarik egin gabe, erabili dugun metodoa mikroak ipini eta grabatzea izan da. Gero, zenbait tresna sartu dizkiogu. Estatu Batuetan bukatu dugu grabazioa.

Joseba Sarrionandiaren berbak erabili dituzu diskoan, horretan oinarrituta dago. Zer dute Sarrionandiaren hitzek?
Aspaldian hasi nintzen bere kantuekin, eta honek historia luzea dauka. Aspaldiko lagunak gara, Bilbon bizi ginela... Antzinako denboretan... Joan den mendeko 83an, bigarren diskoan grabatu nituen bere bi kantu. Aski ezagunak dira batzuk: Galtzetan gordetzeko koplak eta Alberto Caeiroren bisita, esate baterako. Geroztik beste zazpi grabatu ditut disko hau grabatu baino lehenago: Ene begiek, Martin Larralde...
Nire ustez, Sarrionandiak badauka bere poesian halako ikusgarritasun bat, berak esan gura duena irakurleari ikustarazteko ahalmena; plastizitate hori. Nire kasuan, horri adiskidetasuna gehitzen badiozu –hor mantendu delako– oso garbi ikusi nuen hau egin behar nuela. Bizitzak bide desberdinetatik eraman gaituen arren, adiskidetasun hori handituz doa barruan.

Pott bandan ere batera egon zineten. Zelan oroitzen duzu garai hura?
Nekez... Nik gogoratzen dudana da ordurako Joseba Sarrionandia dagoenenko hasia zela idazten Argian-eta, zineari eta literaturari buruz... Biok ginen talde hartako gazteenak, belaunaldi berekoak. Oroitzen naiz lagun batek esaten zuela adoleszentziarik gabeko belaunaldikoak ginela: fraka motzak utzi eta militantzian sartu ginenak. Francoren azken urteak ziren. Asko markatu gintuen horrek.

‘Memoriaren mapan’ da diskoaren izena. Asko bidaiatutako zara. Zer eragin izan dute bidaiek zure bizitzan?
Hiri horiek dagoeneko denon geografian daude. Niretzako oso gauza onuragarria izaten da bidaiatzea, ganbara beteta bueltatzen naizelako. Badago bere kaletik atera gabe bere biziko obra egin eta zoriontsu bizi denik ere. Beste zenbaitzuek behar nomada horiek izaten ditugu. Uste dut norbere burua eta bertakoa hobeto ikusten dela urrutitik, eta bidaiatzeak lagundu egiten du sarri.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia