Anboto
 

ERREKONOZIMENDUA

ANBOTO astekariak Artetsu saria jaso du

Abadiño - 2007ko abenduaren 06a, 08:47






ANBOTOk azokako egunetan Euskal Dendaren jarraipen informatiboa egin izana saritu nahi izan dute Arbasoko kideek. EITBk, Mañariko Udalak, Haserre Nago plataformak eta Ramon Adurizek ere Artetsu saria jaso zuten atzo, 19:30ean San Agustinen egin zen ekitaldian.


Arbaso artisau elkarteak merkatu plazan
antolatzen duen Euskal Dendak egunotako egitarauaren barruan bere lekua
egitea lortu du. Arbasok 10 urte bete zituenean, orain urte bi, Artetsu
sariak sortzea erabaki zuen ekimen hau bultzatzen laguntzen  dutenek
errekonozimendua izan dezaten. Elkarteko kideek jakitera eman dutenez,
"beste komunikabide batzuek baliabide gehiagorekin ez diote artisau
azokari jarraipenik egiten, eta ANBOTOn aldiz, urtero Euskal Dendak
txoko berezia izaten du". EITBk ere komunikabideei eskainitako
saria jaso du Baserria, 1907 saioa prestatzeko Arbasora jo
dutelako.


Gainerako irabazleak


Egurra lantzerakoan duen trebetasuna
erakusten jarraitzen du Roman Adurizek Euskal Herriko azoka guztietan.
Bere ibilbide profesionala gogora ekarriz artisau honek ere Artetsu
saria eskuratu du.  Haserre Nago artisauen plataforma ere sarituen
artean izan zen.  Euskal Herri osoko 35 sortzaile,   artisautzaren irudi
duin bat aldarrikatzeko helburuagaz batu dira eta arbasokoek ekimen
horri babesa emon gura izan diote.  Izen horregaz, erakusketa ibiltaria
antolatu dute eta azokan ere merkatu plazan ikusgai dugu. Mañariko
udaleko ordezkariek ere artisau elkartearen saria jasotzera hurreratu ziren. Udalak banatzen dituen opariak aukeratzerakoan
Arbasori enkargua egiten diote. "Udaletxe txiki bat den arren,
eskuz egindako produktuak oparitzeko guregana jotzen du. Udal handiagoek
ere adibide hau jarraitzea ez legoke txarto. Artisautza bultzatzeko
instituzinoek egin dezaketen ahaleginen artean, horrelako ekimenak eskertu
gura ditugu", adierazi dute artisauek.






 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra