SALMENTA
Barraskin Udalaren lursailaren zati bat saltzea onartu dute
Atxondo. 2008ko urtarrilaren 18a, 16:02
Barraskin etxeak eraikitzeagaitik Udalaren esku geratzen diren lurren %10 saltzea eta ateratako diruagaz etorkizunean etxebizitza barriak eraikitzeko bidea zabaltzea onartu eban Gobernu Taldeak udalbatzarrean, jeltzaleen abstentzinoagaz eta EAE-ANVren aldeko botoekin.
Alkatearen berbetan, Barraskiko ehuneko horrekin ez deutsee herriko etxebizitza beharrei erantzuten, eta horregaitik, lursailaren salmentatik aterako daben dirua, bestelako hirigintza proiektuetan inbertitu ahal izango dabe.