LANAK MARTXAN

Hasi dituzte udaletxearen aurreko plazatxoko lanak

Garai.  2008ko urtarrilaren 21a, 13:35
Udaletxearen aurreko plazatxoa konpontzeko lanak asteon hasi dituzte. Hile bi inguru izango du Abadiņoko Lasuen enpresak ia 200.000 euroko inbertsioa eskatu duten obrak amaitzeko.

garaikoplazatxokolanak.jpgLehenengo zatia da hasi berri dutena. Bertako aparkalekuak kentzearekin batera, inguru osoan hormigoia eta harria jarriko dute, eta udaletxearen albotik aparkaleku berrirako bidea oinezkoentzako bakarrik jarriko dute –baserriko ibilgailuek baino ezingo dute erabili—. Aitatu dugun moduan udaberrirako gertu izango diren beharrotarako, Bizkaiko Foru Aldunditik ere jaso du diru-laguntza Udalak: denera, 69.315 euro.

Herriko plazarekin lotutako beharren bigarren zatiak Momoitioko San Juanerako errepidearen beste alboan dauden aparkalekuak kentzea batzen du, eta toki hori begiratoki lez egokitzea.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia