PLATAFORMA BERRIA

‘Eihar jagoten’ sortu da Areitioren umearen “beharrizanei” erantzuteko

Iurreta.  2008ko otsailaren 12a, 10:29
Eihar Jagoten plataforma sortu dute Alaitz Areitio euskal preso iurretarraren jaioberriaren “beharrizanei” laguntzeko. Aurkezpenean 100 bat lagun batu dira.

eihar_jagoten.jpgGurasoak kartzelan dituenez, Eiharren “eskubide politiko eta moral guztiak errespetatuak” izan daitezen lan egitea izango du zeregina taldeak, “zaintza, gaixoaldi eta oro har suertatu daitezken arazo denei erantzun egokia emateko”. Hilean behin batuko dira, eta “elkartasuna” eta “laguntza ekonomikoa” eskaintzea da helburua.

Besteren artean, ekitaldi sorta eratu dute zapaturako, Bizkaiko bertsolarien eta Iurretako Gazte Asanbladaren laguntzarekin. Mendi martxa abiatuko da Goiuria ikastolatik 10:00etan, eta, 19:00etan bertso saioa egingo dute eskoletan: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita, Etxaun Lekue eta Xabi Payak jardungo dute; gai jartzaile, berriz, Maite Berriozabalek. Parte hartzeko dei zabala egin dute.

Fleuryko (Paris) kartzelan dago 2007ko ekainaren 7tik Areitio. Atxilotu zutenean lau asteko zegoen haurdun (umearen aita, Igor Igartua, Areitiorekin batera atxilotu zuten) eta umea hilaren 5ean jaio zen, “ordudanik etxekoen bisitak besterik ez dituzte izan; euren arteko bisitak ere galarazi dizkie”.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia