Dantza

De Norte a Sur, Plateruenan

Durango.  2008ko otsailaren 15a, 10:57
Otsailaren 22an izango dute bigarren zita Abadiņoko kultur elkartekoek Durangoko Plateruenean. Lehenengo emanaldia taldeko gaztetxoenek eman zuten joan zen asteburuan, eta eurak ikusteko bete egin zen antzokia. Recuerdos izeneko ikuskizuna eskaini zuten, emakume etorkin baten kontakizunak oinarri hartuta dantza eta antzerkia uztartzen dituena. Abadiņo, Durango, Berriz eta beste herri batzuetako kideak dituen kultur elkartearen duela 10 urtetiko jardunaren isla izan zen antzokiko emanaldia. Izan ere, De Norte a Sur elkartearen barruan, Andaluziako folklorearen hainbat alderdi lantzen dituzte, abesbatzaren eta dantza taldearen bitartez, besteak beste. Dantza taldean, astero birritan batzen diren taldeak osatzen dituzten 150 lagun dituzte elkartean, eta horietan gaztetxoenak direnak izan ziren barikuko emanaldian protagonista nagusi.


Nagusiagoak


Gaztetxoenen ondoren, baina, De Norte a Sur elkarteko helduen talde batek egingo du erakustaldia, Asi somos ikuskizunarekin. Bertan, aurreratu digutenez, Andaluziako dantzen –sevillana, paso-doble, tango eta beste hainbat– erakustaldia egingo dute. Hain zuzen ere, ikasturtean zehar landu dituzten dantzak oholtzaratuko dituzte nagusiagoek.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia