Antzerki tailerra
Antzerki tailerra martxan jartzeko
Izurtza. 2008ko otsailaren 21a, 12:18
Datozen hilabeteetan antzerki tailerra martxan ipini guran dabiltza herrian eta, taldea osatzeko, izena emoteko epea zabaldu berri dute. Antzerkian jarduteko interesa duten herritar guztiei zabaldu diet izena eman eta parte hartzeko gonbita. Antzerki mundura gerturatzeko gogoa duten guztiek martxoaren 10era arteko tartea izango dute euren izena zerrendari gehitzeko.
Herrian kultur eskaintza eta herriko giroa bera zabaltzeko helburuarekin sortu gura dute Bitaņo elkartearen bitartez antzerki tailerra. Herritarren arteko hartu-emana bideratzeko modu bat izateaz gainera, herrian bertan ekimen kulturalari behar dauen bultzada emon gura diote.