Emakumea afrikar kulturan

Afrika Iurretan

Iurreta.  2008ko otsailaren 21a, 12:29
Asteon hasita martxoaren 7ra arte, Iurretako Herri Bibliotekak eta Mikel Deuna kultur elkarteak antolatuta, Afrika eta emakumeak oinarri izango dituen egitaraua aurkeztu dute. Afrika eta emakumea, kulturaren aberastasunaren ikuspegitik helarazi nahi dizkigute. Egitarau zabala prestatu dute horretarako denen artean; “indarrak eta baliabideak batuta”,esan dutenez. Azkenengo hiru urteetan horrela egin dute Iurretan: elkarlanean antolatu dituzte-eta martxoaren 8a aurreko sasoirako proposamen kulturalak; iaz, Durangaldeko mitologia eta emakumeak, eta, Txina aurreko urtean.



Askotariko euskarri eta adierazpideen bitartez jasoko dute Iurretako kultur etxera hurreratzen direnek Afrikari eta emakumeari buruzko ekarpen hori. Batetik, Sonia Fernandez argazkilari kataluniarraren emakume swazilandiarrari buruzko ikuspegia jasotzeko aukera izango dugu, irudien bitartez.

Afrikako literatura bera ezezagun dugula kontuan hartuta eta emakumeek kontinente horretan egindako literatura are ikusezinagoa egiten zaigulako, emakumeen ekoizpenen gida osatu eta eskura jarri dute. Bertan, emakumeek sortutako liburu, musika eta filmak aurkeztu dituzte. Horren bitartez, gainera, Liburutegian, herritarren mailegurako eskuragarri jarriko dituzte emakume afrikarren sorkuntza lanok.

Afrikako emakumeen literaturari buruzko hitzaldi bi izango direla ere aurreratu dute aurkezpenean, eta Boniface Ofogo Kamerungo ipuin kontalaria eta Teatro Meridionalen Negra! antzelana ere Iurretara ekartzea lortu dute.

Egitaraua

Afrika ekialdeko emakumeak
hitzaldia: otsailaren 27an, 19:00etan
Boniface Ofogo
ipuin kontalaria: otsailaren 29an, 20:00etan
"Negrai" (Teatro Meridional)
antzezlana: martxoak 1ean, 19:00etan
Moolade
bideoforuma: martxoak 4an, 19:00etan

Emakumearen irudia swahili kulturan
erakusketa: otsailaren 19tik martxoaren 7ra

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia