PANEL BERRIAK

Auzoetan banatuta 10 iragarki panel jarri dituzte

Garai.  2008ko otsailaren 26a, 19:29
Momoitio, Goierri eta San Migelen, herriko hiru auzoetan iragarkietarako panelak jarri dituzte udal arduradunek.

Informazioa zabaltzea “erraztu” guran jarri dituzte informazio panelok, eta, denera, 4.300 euroko inbertsioa egin du Udalak. Hala ere, diru-laguntza jaso dute Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Nekazaritza Sailetik, 2.167 euro.

garai_panelak.jpgDenera 10 informazio panel jarri dituzte, jakin eragin duten moduan. Postontziak dauden leku guztietan jarri dituzte, argitu dutenez. Deialdiak, Udalaren bandoak… zabaltzeko euskarri lez jarri dituzte.

Horrezaz gainera, Momoitioko San Juanen eguzki-energiaz diharduen farola jarri dute. Autobusaren geralekuaren inguruan jarri zuten azaroan, bidegurutze horretan ez zegoen-eta argirik. Energia berriztagarriak erabilita egin gura izan dute proba udal ordezkariek, azaldu duten moduan. Horretarako 4.050 euroko aurrekontua izan du Udalak, hala ere, Aldundiko Mendi Nekazaritza Sailetik ere jaso dute laguntza; 2.007 euroko laguntza, adierazi duten moduan.

Dantza saioak

Beste alde batetik, asteburu honetantxe hasiko dituzte herriko neskato-mutikoei zuzendutako dantza saioak. Halaxe eman dute jakitera udal arduradunek. Gaztetxoenek dantzak ikasteko eskolak martxoaren 1ean, zapatuan, hasiko dituzte. Frontoian elkartuko dira horretarako, 17:00etan.

Batzarra deitu du Otea Loran elkarteak

Era berean, Otea Loran elkarteak estatutuak aztertu nahian, hurrengo urteetan zehar bazkide izateko interesa duten pertsona kopurua jakin gura du. Horretarako elkarteko kideek, barikuan, otsailaren 29an, elkartean bertan, izango den batzarrera joateko gonbita luzatu die bazkide izan gura duten erroldatutako herritar guztiei. Batzarra 20:00etan izango dute.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia