TXIRRINDULARITZA

Iņaki Lejarreta bikain Avilesen

Berriz.  2008ko martxoaren 07a, 12:07
150 txirrindulari batu ziren joan den asteburuan Avilesen eta tartean izan ziren Iņaki eta Eneko Lejarreta. Lehenak laugarren postua erdietsi bazuen, bigarrena ere ez zen batere gaizki ibili. 25. sailkatu zen Eneko Lejarreta. Maila nazionalean prestigio handia duen proba da avilesen jokatu berri den hau eta antolatzaileek ibilbide berezi bat diseinatu zuten. Ikuslego handia hurbildu zen proba zuzenean ikustera.
Lehenengo emakumeak atera ziren goizeko hamarretan. Marga Fullana Illes Balears taldeko kidea izan zen hasiera-hasieratik probaren jaun eta jabe eta ez zien bere arerioei arnasa hartzen ere utzi. Rocio Gamonal geratu zen bigarren eta Ruth Moll hirugarren.  
Gizonezkoak eguerdiko hamabietan atera ziren. Izugarrizko ikusmira piztu zuen gizonezkoen probak eta batez ere Julien Absalonek, denboraldiko bere debuta bait zen. Horrela, Julienek lasterketa bigarren itzulian apurtu zuen bakarrik ihes eginda. Atzetik, hamar txirrindulariz osatutako taldea izan zuen. Hurrengo itzulian Peraudek Absalon harrapatu zuen eta biak batera joan ziren besteengandik distantzia hartuz. Sei itzuli egin zituzten horrela. Bi hauek sailkatu ziren lehenengo eta bigarren postuan eta hirugarrena Juan Pedro Trujillorentzat izan zen. Iņaki Lejarreta laugarren sailkatu zen lasterketa paregabe baten ondoren. Denboraldiko lehen lasterketa zen berarentzat eta pozik azaldu zen eman zuen maila ona izan elako. Bai Iņakik eta bai bere lehengusu Enekok bizikleta gainean aritzeko duten trebezia agerian utzi zuten Avilesen ere. 

Gehitu zure erantzuna

wow gold 2008-07-21 10:50
Here is some information regarding Conan the Online game. Conan Barbarian, Conan the Barbarian Wallpapers, Age of Conan Classes. Here is some more information Game multiplayer online rpgmultiplayer online game like runescapefree online multiplayer game age of conan gold aoc gold Age of Conan Torrent Age of Conan Trial Age of Conan Free Trial. To see some more of dark age of camelot please Hibernia Midgard Albion DAOC 3 Accounts DAOC How to Run 3 Accounts DAOC Triple Log daoc plat daoc platinum is cheap here. Please go here to purchase. daoc platinum wow gold. For those who like to play other games, DAOC Emissary Broken Visions DAOC Champ Exp Quest DAOC Artifacts DAOC templates Dark Ages of Camelot for gamers of daoc. hi all. I just found a great site for warcraft gold and wow leveling. Are you all aware what wow power leveling is? It is where someone plays your character. You can also buy gold wow from Live4Game as well. Good luck to you all. If you are in the mood for Final Fantasy XI gil, then please go to FFXI Gil, Buy FFXI Gil, FFXI Gil Sale, Cheapest FFXI Gil, Buy Cheap FFXI Gil, final Fantasy XI Gil, Cheap FFXI Gil.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia