ESKU PILOTA

Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa azkenetan da

Bizkaia.  2008ko martxoaren 07a, 12:08
Durangaldean ere jokatu ziren partidu horietako batzuk. Berrizen esaterako finalerdiak jokatu ziren. Jubenilen mailako bikotekako partidak egon ziren ikusgai eta jende ugari bildu zen frontoian. Berrizko Oizpe taldeak Irurtzunen aurka jokatu zuen. Joaneko partidan Irurtzunen bertan argi erakutsi zuten bezalaxe erraz nagusitu ziren berrizko bi pilotariak eta finalerako txartela aise eskuratu zuten. Joaneko partidan 22-7 irabazi ondoren itzuleran be ez ziren txarrago aritu. Alberdi eta Perosanzek maila ona eman zuten  eta finala Mallabiko frontoian jokatuko dute gaur gauean.
Ohorezko mailan, gainera, Lemoa eta Danok Lagunak izango dira finalean. Bertan, utzita dabiltzan Ibai Zabalak Egoitz  Amantegik elkarren kontra jokatuko dabe. Amantegi abadiņarra Lopezekin arituko da eta Zabala berriztarra Eguskiza zornotzarrarekin. Partida hau datorren martxoaren 21ean jokatuko da eta ETBk zuzenean eskainiko dau.
Lehen mailan bestalde, galdakaoztarrak izango dira elkarren kontra finalean. Talde horietako batean Jon Beitia elorriarra dabil utzita jokatzen eta agian bere aukera izan dezake final honetan.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia