Anboto
 

ZARATA

Kutsadura akustikoa, oro har, “apala” dela dio Zarata Mapa egin berriak

Durango - 2008ko martxoaren 27a, 11:45
Zirkulazioa: horixe ei da Durangok jasaten duen kutsadura akustikoaren iturri nagusia, Udalaren eskariz IMAE enpresak egindako Zarata Maparen arabera. Aldi berean, kutsadura akustikoren maila, oro har, “apala” dela ondorioztatu dute; arrazoitu dutenez, azterturiko kasuen %90 “positiboak” dira ingurumenari dagokionez.

Juan Jose Ziarrusta alkateak gaineratu duenez, “Europako araudiak baimendutako mugen barruan dago, zarata mailaren batez betekoa aintzat hartuta”.

N-634 errepide nagusia, saihesbidea eta A-8 autobidea dira zarataren sorburu nagusiak. Denera, 308 neurketa batu dituzte orain urtebete eskatutako azterketan, Ziarrustak azaldu duenez: “Urtebete iraun du puntu bakoitzean 24 orduko azterketa egin delako; hala ere, zarataren eraginaren historia daukagu”.

Errepideak ez eze, trenbidea eta industria hartu dituzte kontuan oraindino “partziala” den Zarata Mapa osatzeko. Izan ere, ikerketa osatuko duen ekintza planean dihardu IMAEk lanean eta, ondoren, Udalak epeak eta aurrekontua zehaztu beharko ditu.

Pantaila akustikoak

Zaratarengandik babesteko pantaila akustikoak jarriko ditu Udalak saihesbidean. Lan hori Aldundiari dagokio, eta Udalak egin du eskaera. Berrikuntza lanen barruan jartzea aurreikusi dute: “Tokiko Agenda 21eko foroan derrigorrezkotzat jo dute leku batzuetan pantailak jartzea; Aramotz inguruan, adibidez”. Bestalde, N-634 errepidearen inguruan sortutako zarata kontrolatzeko “pantaila naturalak” jo dituzte egoki; San Inazio, Francisco Ibarra edo Landako inguruan ipiniko lituzke.

Zarata Mapa uriko zarata txikitzeko tresna da Udalarentzat, alkateak aitortu duenez: “Zarata maila ezagutzen dugu, eta orain hori zuzentzea da gure eginbeharra”. Horren ildotik, etxebizitzak eraikitzean isolamendu neurriak hartzera derrigortu gura ei dituzte eraikitzaileak.

Agenda 21eko Foroan aitatu ziren industriarekin eta zerbitzuekin lotutako ardurak ere: “Kalea garbitzeko makinen ibilbidea antolatzea aztertuko dugu, ibilbidea leku irekietan hasi dezaten, gero estuagoetara jotzeko; eta jakin badakigu, batez ere udan eta piezen desmoldekatzea dela-eta, nahiko zarata sortzen duen galdategi bat dagoela, eta neurriak hartu beharko ditugu”.

Aisialdi-guneekin lotutako neurketa

Ziarrustak aurreratu du astialdi-guneekin lotutako neurketa egin gura dutela, osagarria litzatekeena: “Durangoko Alde Zaharra elkartearekin ere jarri gara hartu-emanetan horretarako eta astebururen baten egin da neurketa. Alde Zaharrean, Madalenan… neurtu gura dugu sortzen den zarata”.

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra