ESKAERA

UEMAn sartzeko eskaera egingo dute

Otxandio.  2008ko martxoaren 27a, 11:50
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzeko eskaera egitea –bertako estatutuak ere bai– onartu berri du udalbatzarrak, aho batez.

Udalerri euskaldunetan (euskaldunak %70etik gora) herritarrek egindako bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea du helburu UEMAk, eta udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea.

OTXANDIO_UEMA.jpgOrain, erakusketa publikoa zabalduko dute eta alegazioak egiteko aukera. Ondoren, UEMAk Otxandioren eskaera onartu beharko du eta hala eginez gero estatutuak aldatu, batze hori egokitzeko. Azken berrespena egin beharko du gero Otxandiok.

Udalarekiko hartu-emanetan zein hizkuntza erabili gura duten galdetuko die Udalak herritarrei.
Gune euskaldunetan euskararen erabilera arlo sozial guztietara zabaltzea eta udal euskaldun guztiekin euskara nagusi izango den lur-gunea antolatu guran sortu zen, 1988an, Udalerri Euskaldunen Mugimendua, Euskal Herrian Euskarazen (EHE) ekimenari erantzunez hainbat udalek Euskararen Erabilera Normaltzeko Udal Arautegia onartuta.

Bertako administrazioetan eta udalerrietan euskaraz bizitzeko bitartekoak jartzeko asmoz eman zuten pauso hori. Mankomunitatea, berriz, 1991n osatu zuten, udalen arteko ekimen horri gorputza eta izaera juridikoa emanez. Epaitegi Gorenak ez legezkotzat jo zituen artikulu batzuk aldatu zituzten estatutuetan 1995ean, baina UEMAren funtzionamendua ez da aldatu. 2000. urtean lankidetza-hitzarmena sinatu zuen UEMAk eta Euskal Konfederazioak.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia