Platerueneko kontzertua

Doctor Deseo, diskoa aurkezten

Durango.  2008ko martxoaren 27a, 13:31



Sexo, ternura y Misterio
disko berriaren aurkezpen kontzertua izango da bariku honetan, martxoaren 28an, Durangoko Plateruena kafe antzokian.
Apirilaren 2tik aurrera dendetan eskuragai izango den diskoko Doctor Deseo talde bilbotarraren kanta berriak entzuteko aukera paregabea izango da, izan ere, Durangon joko baitituzte doinu berrienak lehenengoz. Biarritz, Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Atarrabian izango dira Durangon jo eta gero, apiriletik aurrerako kontzertuetan, baina esandako moduan, hileotan prestatzen jardun duten disko berriko kantak Durangon estreinatuko dituzte.

1987an Mucho se tiene que torcer la cosa para que esta noche no follemos izeneko diskoarekin abiatu zuen ibilbide diskografikoa Doctor Deseok; hasiera hartako partaide bi dira oraindik ere taldean jarraitzen duten musikariak: Francis abeslari ezaguna bata eta Josi Baxu-jolea. Bederatzi grabazio izan dira gerzotik.

20 urte baino gehiago ditu Doctor Deseo taldeak, eta Francis abeslariak idazten dituen letrak izan dituzte ordutik abiapuntu. Berbetan gaua, drogak edo mina lako gaiak lantzen dituen taldeak ikuskizuna eskainiko du Plateruenean barikuan, heldutako proiektu horren ekarpenik berrienak bertaratzen diren guztiei helaraziz, zuzenean.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia