EUSKARA

Euskara erabiltzera deituz kanpaina berria jarri dute martxan

Otxandio.  2008ko apirilaren 03a, 11:51
Euskararen aldeko jai bihurtuko dute aurten Udaberriko Jaia eta, “euskarak aurrera egiteko herritarren babesa behar duela jakinda”, euskararen aldeko konpromisoa eskatzen duten txapak banatuko ditu Gazte Asanbladak. “Euskararekiko herritarren gabeziak agerian utzi ondoren, gabeziok gainditzeko motibazio eta baliabideak eskaini guran” abiatutako kanpainaren baitan helduko die ekimen horri.

Aratuste inguruan, euskararen eskelak kaleratu eta hileta antzeztu zuen Gazte Asanbladak. Era berean, kaleetan jarritako kartelak erdaratu zituzten, eta herriko sarreretan ‘Bienvenido al pueblo espaņol’ zioten kartelak jarri.

“Norberak euskaldun lez dituen gabeziak erakutsi guran min ematea” izan zuten helburu. Bandoa ere kaleratu zuten, “euskararen hiltzaileak herritarrak zirela argi utziz eta hilketa hori ospatzeko eskatuz”. Orain, ekainera bitartean luzatuko den kanpaina berria hasi dute. Horretarako eta “euskararen ofizialtasunaren aldeko aldarriari bultzada berria” eman guran, euskararen aldeko jai bihurtuko dute Udaberriko jaia, apirilaren 12an, kanpaina abiatzeko ere aprobetxatuz.

‘Euskaraguneak’

Aitatu dugunez, txapak banatuko ditu Gazte Asanbladak euskararen aldeko konpromisoa eskatuz. Era berean, Euskaraguneak eratuko ditu, “euskararen geroa normalizatua izan dadin euskara hutsezko erabilera guneak sortu eta garatzea ezinbestekoa” dela iritzita: “Euskaragunearen zigilua eroango duten hainbat ekitaldi eratuko dira haur, gazte eta helduentzat, eta parte hartzeko baldintza bakarra horixe izango da: euskara erabiltzea”.
Aurrerantzean ere jarraitu egingo dute ekimenarekin. “Gazte jergaren liburua be kaleratu gura” dutela jakinarazi digute.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia