IURRETAKO HERRI LASTERKETA
Penas eta Fuentes Pila nagusi Iurretan
Iurreta - 2008ko apirilaren 10a, 14:04
Partehartzearen aldetik, probak inguruko eta estatuko kirolariak bildu zituen eta horrek maila parekatua izatea eragin zuen. Sona handiko korrikalariren bat edo beste izan zen arren, estatukoek nagusitasuna erakutsi zuten eta helmugara lasterrago iritsi ziren.
Gizonezkoen proba nagusian, Manuel Penas galiziarra heldu zen lehenengo. Sona handiegirik ez duen arren, 5000 metrotan 13,22ko denbora duen atleta da eta proba olinpikoetatik segundu batera dago. Iaz ere berak irabazi zuen Iurretako herri lasterketa. Aurten, Alemayehu Bezabet eta Kemboi keniarra baino gehiago izan da Penas eta prestakuntza handia duela erakutsi zuen igandean. Fondista trebea dela argi utzi zuen galiziarrak. Atzetik, garaipenerako txartela hurbil izan zuten beste hamar atleta geratu ziren Jose Luis Blanco eta Antonio Jimenez Pentinel, tartean.
Nesken lasterketa ere berdinduta egon zen azkenengo metroetan apurtu zen arte. Seikote bat geratu zen aurrealdean, Zulema Fuentes Pila, Jaqueline Martin, Paula Gonzalez, Charki marokoarra eta Raquel Llamas arabarra tartean zirela. Lehen biek ihes egin zuten bukaera aldera eta azken 400 metroetan Fuentes Pila kantabriarra nagusitu zen.
Durangaldeko kirolariak ere izan ziren nesken proba nagusian baina ez zuten zorte handiegirik izan. Iraia Garcia zornotzarra eta Bidezabal taldeko beste bost korrikalari saiatu ziren Fuentes Pila Valentziarraren mailara heltzen baina ezinezkoa izan zen. Santutxu taldean dabilen Raquel Llamas arabarrak jarraitu zion irabazleari azkenengo metroetararte baina valentziarraren prestakuntza eta esperientzia agerian geratu ziren lasterketaren bukaeran.