INBERTSIOAK

Berrio-Otxoaren berriztatzeko lanekin amaitu gura dute

Elorrio.  2008ko apirilaren 14a, 16:23
Berrio-Otxoa kalearen azken zatiaren — Txantxibiri kalea deritzona— berriztatze lanak hasi gura dituzte udal arduradunek eta horretarako exekuzio egitasmorako 60.000 euro erabiliko dituzte. 2007ko altxortegiko geldikinetik bideratuko dute diru hori.

Bertotik bideratuko dute dirua baita beste hainbat inbertsiori aurre egiteko ere: besteak beste, ibilgailuak sartzea galarazteko zutoinak jarriko dituzte eta Hiri-ordenazioko Plangintza Orokorrerako lanak kontratatuko dituzte. Denera, 392.000 euro inguru bideratuko dituzte altxortegiko geldikinetik. Udalbatzarrak aho batez hartu du erabakia.

txantxibirikale.jpgTxantxibiri lez ezagutzen den Berrio-Otxoa kalearen azken zatiaren berriztatze lanak aurten jarri gura dituzte martxan eta horretarako albait arinen hasi gura dute lanen adjudikaziorako tramitazioa: “Berrio-Otxoa kalean aurretik egindako hirigintza lanak baino konplexuagoak izango dira honek; izan ere, zorua altxatuko da eta hodi guztiak aldatuko dira. Saneamendua, argiteria, telefonia… zerbitzu guztiak berriztatuko dira”. Halaxe azaldu du Niko Moreno alkateak. Berrio-Otxoak San Joan kalearekin bat egiten duen lekutik Kurutziaga ingurura arte berriztatuko da kalea; Otsa kalea ere batzen dute lanok.

Aitatu dugun moduan Hiri-ordenazioko Plangintza Orokorrerako lanak kontratatzeko 110.000 euro bideratuko ditu Udalak eta Alde Zaharreko hainbat puntutan zutoinak jarriko dituzte ibilgailuak pasatzea galarazi guran. Erreka, San Pio, Musiko Arriola eta Urarka kaleetan jarriko dira, Abadetxera doan aldapan ez eze, eta horretarako 75.000 euro erabiliko dituzte.
Horrezaz gainera, kale-garbitzeko makina berria erostera bideratuko dituzte 134.000 euro eta kiroldegian inbertsioak egitera 16.400 euro. Bestalde, udal biltegi moduan erabiltzeko Jolasleku alokatuko du Udalak (6.200 euro urtean).

Gehitu zure erantzuna

wow gold 2008-07-21 10:31
Here is some information regarding Conan the Online game. Conan Barbarian, Conan the Barbarian Wallpapers, Age of Conan Classes. Here is some more information Game multiplayer online rpgmultiplayer online game like runescapefree online multiplayer game age of conan gold aoc gold Age of Conan Torrent Age of Conan Trial Age of Conan Free Trial. To see some more of dark age of camelot please Hibernia Midgard Albion DAOC 3 Accounts DAOC How to Run 3 Accounts DAOC Triple Log daoc plat daoc platinum is cheap here. Please go here to purchase. daoc platinum wow gold. For those who like to play other games, DAOC Emissary Broken Visions DAOC Champ Exp Quest DAOC Artifacts DAOC templates Dark Ages of Camelot for gamers of daoc. hi all. I just found a great site for warcraft gold and wow leveling. Are you all aware what wow power leveling is? It is where someone plays your character. You can also buy gold wow from Live4Game as well. Good luck to you all. If you are in the mood for Final Fantasy XI gil, then please go to FFXI Gil, Buy FFXI Gil, FFXI Gil Sale, Cheapest FFXI Gil, Buy Cheap FFXI Gil, final Fantasy XI Gil, Cheap FFXI Gil.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia