JAIALDIA

Txintxirri ikastola sortu zeneko 40. urteurrena ospatuko dute

Elorrio.  2008ko apirilaren 18a, 10:11
Txintxirri ikastolak lehenengo pausoak eman zituela 40 urte bete dira. 1974an legeztatzea lortu zuen arte, hainbat “traba” gainditu zituen. Misionerek utzitako lokal batean zabaldutako haur eskolako gela batekin hasi zuten bidea, 1968ko urtarrilaren 12an.

Ondoren, Batzokiaren eraikina, Aldapebeitia Jauregia, San Juan kalea, Asunzionistak… izan zituen aterpe ikastolak, azkenean, gurasoek Txintxirri Jauregia erosi zuten arte. Azken 40 urteotako “protagonista” izan diren guztien topaketa izan gura duen jaialdia antolatu du zapaturako, apirilaren 19rako, ikastolak, urteurrena ospatzeko. Ikastolaren zati diren guztiak gogoratu gura ditu ikastetxeak, eta lehenengo ikasturteko 10 ikasleei eta euren gurasoei omenaldia eskainiko die: “Lehenengo pauso aitzindariengan pertsonalizatuko da nolabaiteko sari kolektiboa”.

Omenaldia ez eze, 40 urteotako argazkien emanaldia ere batuko du 11:30ean hasiko den ekitaldiak; baita luntxa ere. “Jai giroan, ikastolaren ibilbidea gogoratuko dugu; 40 urteotako protagonisten topaketa izango da (ikasle eta gurasoak, irakasle, laguntzaile eta gizarte eragileak, instituzioak…), etorkizunari begira indarrak berritzeko ere izango da”, diote.

Hainbat lorpen

Ikastolaren lorpenak hainbat izan dira. Besteak beste, Batxilergo bateratu balioaniztuna (BBB) emateko eta haurtzaindegia zabaltzeko baimenak lortu zituztenekoak ekarri dituzte gogora, hezkuntza eskaintza 0-16 urtekoa bilakatuz. Baita 1999 eta 2006an Elorrion ospatutako Ibilaldi biak eta kudeaketan lortutako aitortzak ere: Zilarrezko Q-a (2003) eta Urrezko Q-a (2007).

txintxirri.jpgTxintxirrik 90eko hamarkadan ere une zailak bizi izan zituen,  93ko publifikazio legearen ondorioz ikasleen bi herenek ikastola utzi zutenean; “aro barri bati” ekin zioten 97an auzi horri amaiera ematean. Horren erakusgarri jo dute Urrezko Q-a: 2007ko abenduan Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik jaso zuten, beste hainbat erakunderekin batera. Asteon, diploma jaso du Josu Barrena zuzendariak eta intsignia ikastolako hainbat ordezkarik,  Hezkuntza Sailburuorde Pedro Otxoaren eta Euskaliteko ordezkari Ander Ezkurraren eskutik.

EFQM ereduarekin, 1996tik

1996an hasi zen Txintxirri EFQM ereduarekin lanean, eta “kalitatezko hezkuntza eskaintzeko egindako etengabeko hobekuntzaren” aitortza da Urrezko Q-a. Ikastolako Errektore Kontseiluko buru Jaime Urritxik gogoratu du Bizkaian hori lortzen duen lehenengo ikastola izan dela, eta hirugarrena Euskal Herrian: “Txikienak emaitzarik onena lortu du berriro”. Hezkuntza Sailburuordeak, bestalde, bikaintasunaren alorrean sari “inportanteena” dela gogoratu du,  “hezkuntza unibertsalizatu den honetan, kalitatea hezkuntza sistemaren erronka nagusietarikoa” dela esanez.  

Gehitu zure erantzuna

thl 2008-07-28 05:18
hi all. I just found a great site for warcraft gold and wow leveling. Are you all aware what wow power leveling is? It is where someone plays your character. You can also buy gold wow from Live4Game as well. Good luck to you all. If you are in the mood for Final Fantasy XI gil, then please go to FFXI Gil, Buy FFXI Gil, FFXI Gil Sale, Cheapest FFXI Gil, Buy Cheap FFXI Gil, final Fantasy XI Gil, Cheap FFXI Gil. Here is some information regarding Conan the Online game. Conan Barbarian, Conan the Barbarian Wallpapers, Age of Conan Classes. Here is some more information Game multiplayer online rpgmultiplayer online game like runescapefree online multiplayer game age of conan gold aoc gold Age of Conan Torrent Age of Conan Trial Age of Conan Free Trial. To see some more of dark age of camelot please Hibernia Midgard Albion DAOC 3 Accounts DAOC How to Run 3 Accounts DAOC Triple Log daoc plat daoc platinum is cheap here. Please go here to purchase. daoc platinum wow gold. For those who like to play other games, DAOC Emissary Broken Visions DAOC Champ Exp Quest DAOC Artifacts DAOC templates Dark Ages of Camelot for gamers of daoc.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia