Anboto
 

Durangaldeko Bertsolari Txapelketa

Lazkanok lortu du finalerako txartela

Bizkaia - 2008ko apirilaren 24a, 11:35
Mallabiko Izar Gorri tabernan, afalosteko saioan, Lazkano bertsolari berriztarrak lortu zuen Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela; Garaiko frontoian jokatuko da finala, maiatzaren 24an. Epaimahaiak, 207’5 puntu eman zizkion Lazkanori, eta ondorengo sailkatuak 200 puntuetara ailegatu barik geratu ziren: bigarren, Eñaut Uruburu abadiñar gaztea izan zen, 199 puntugaz, eta Garikoitz Sarriugarte hirugarren, 162’5 puntugaz.



Giro onean, 45 lagun inguru izan ziren afaltzen eta saioa ikusten 60 entzule. Ale politak bota zituzten bertsolariek, eta puntuazioetan islatzen denez, Lazkano eta Uruburu izan ziren erregulartasunik gehien erakutsi zutenak. Finalean entzungo ditugun bertsolariak nortzuk izango diren zehaztuko duen bigarren aurresaioa asteburu honetan egingo dute, apirilaren 25ean, eta Aurrekoetxea, Abasolo, Salaberria, Pinillos eta Amuriza arituko dira Durangaldeko Bertsolari Txapelketan ahalik eta paperik onena betetzen.

Domekan, frontoian
Apirilaren 27 honetan, Orraittio euskara elkarteak antolatutako bertsorako gonbita izango dute Mallabian. Frontoian, 18:00etatik aurrera, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Paya eta Andoni Egaña arituko dira, bigarren asteburuz jarraian Mallabian bertsoak eskaintzen.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra