Durangaldeko Bertsolari Txapelketa

Lazkanok lortu du finalerako txartela

Bizkaia.  2008ko apirilaren 24a, 11:35
Mallabiko Izar Gorri tabernan, afalosteko saioan, Lazkano bertsolari berriztarrak lortu zuen Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela; Garaiko frontoian jokatuko da finala, maiatzaren 24an. Epaimahaiak, 207’5 puntu eman zizkion Lazkanori, eta ondorengo sailkatuak 200 puntuetara ailegatu barik geratu ziren: bigarren, Eņaut Uruburu abadiņar gaztea izan zen, 199 puntugaz, eta Garikoitz Sarriugarte hirugarren, 162’5 puntugaz.



Giro onean, 45 lagun inguru izan ziren afaltzen eta saioa ikusten 60 entzule. Ale politak bota zituzten bertsolariek, eta puntuazioetan islatzen denez, Lazkano eta Uruburu izan ziren erregulartasunik gehien erakutsi zutenak. Finalean entzungo ditugun bertsolariak nortzuk izango diren zehaztuko duen bigarren aurresaioa asteburu honetan egingo dute, apirilaren 25ean, eta Aurrekoetxea, Abasolo, Salaberria, Pinillos eta Amuriza arituko dira Durangaldeko Bertsolari Txapelketan ahalik eta paperik onena betetzen.

Domekan, frontoian
Apirilaren 27 honetan, Orraittio euskara elkarteak antolatutako bertsorako gonbita izango dute Mallabian. Frontoian, 18:00etatik aurrera, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Joxe Agirre, Anjel Mari Peņagarikano, Xabier Paya eta Andoni Egaņa arituko dira, bigarren asteburuz jarraian Mallabian bertsoak eskaintzen.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia