Adierazpenak

Artxibatu egin dute alkate ohiaren kontrako salaketa

Abadiño.  2008ko apirilaren 24a, 11:48
Zelaietako Kultur Etxean eginiko agerraldira batu dira, asteon, Udaleko zinegotzi jeltzaleak, Abadiņoko udal batzordeko kideak eta EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar. Bilkura horren helburua iritzi publikoari zera jakitera ematea izan dute: Durangoko instrukzioko epailearen lehenengo epaitegiak Javier Uriarteren aurka eginiko prebarikazio eta funtzionario-eroskeriagaitiko salaketak artxibatzea erabaki duela. Andoni Ortuzarrek azaldu duenez, “azkenengo hauteskundeetara arte Abadiņoko alkate izan denaren zintzotasuna berrestera” agertu dira. Bizkaiko Buru Batzarreko presidenteak gaineratu dauenez, “Javier Uriarte lintxatzen saiatu ziren, baina argi geratu da bere lana guztiz legezkoa izan zela. Uriarteren eta Eusko Alderdi Jeltzalearen izena guztiz garbi dago”.



Ortuzarren ondoren hartu dau berba Uriartek agerraldian eta “egun ona da gaurkoa” izan da bere ahotik lehenengo urten den esaldia. “Abadiņoren eta nire izen ona zikindu dute”, adierazi du alkate ohiak. Epailearen sententzia jakitera emanda, ez duela indemnizaziorik eskatuko azaldu du Uriartek, dioenez, halako gaiekin urduri jartzen delako. Orain alkate eta aurreko legengintzaldian oposizioko bozeramale zen Jose Luis Navarrori zuzendutako berbak izan ditu EAJko alkate ohiak: “Zer egin duen pentsatu dezala eskatzen diot”.

Egungo alkateari eskaria luzatu deutso Andoni Ortuzarrek ere, “barkamena eskatu eta ondorio politikoak atara ditzala” eskatuz; izan ere, Ortuzarren berbetan, “iruzurrean oinarrituta lortu du alkatetza. “Susmo hori hartu liteke”, esan du amaitzeko Bizkaiko jeltzaleen presidenteak.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia