JAIAK

Auzo-bazkaria, asto-probak eta musika dakarrez Sanmarkoek

Iurreta.  2008ko apirilaren 24a, 14:53
Jai giroan murgilduko dira, gaur, Oromiņon. Donien-atxa igoko dute iluntzean eta parte hartuko duten guztientzat bakailao errea izango da.

Barikua, San Marko Eguna izango dute, eta trikiti-doinuek alaituko dute goiza; ondoren, 11:00etan meza izango da. Herri-bazkarian elkartuko dira eguerdian eta, 17:00etan, briska txapelketa hasiko da; gero, igel txapelketa. Gau bueltarako, berriz, bertso-kopla afaria ere eratu dute.

Umeentzako dantzak eta jolasak izango dira Zaki magoarekin, zapatuan, 17:00etan, eta, jarraian, tortilla txapelketa. Iluntze eta gau giroa Luhartzek  girotuko du (gauerdiko txerri-harrapaketak eta goizaldeko txokolateak ez dute hutsik egingo). Asto Eguna ekarriko du biharamunak: 12:00etan meza izango da eta asto-lasterketa Mikel Deunako dantzariak eta gero. Txarri erre dastatzea izango da eguerdian; asto-probak, 18:00etan.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia