DURANGALDEKO LAU

Mobilizazioak AAMaren kontrako epaiketagatik

Bizkaia.  2008ko apirilaren 24a, 15:10
Amnistiaren Aldeko Mugimenduan (AAM) lan egiteagatik auzipetutako 27 kideen deklarazioekin hasi zen, astelehenean, epaiketa. Durangaldeko lau lagun ere badira tartean: Maitane Mendez eta Gari Arriaga Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kide izateagatik, eta Asier Birunbrales eta Iņaki Reta Askatasuneko kide izateagatik. Defentsa juridikoari uko egin die denek, epaia idatzita dagoela uste dutelako.

Manifestu baten bitartez eta Madrilgo Casa de Campon euren kontra hasitako epaiketan egindako deklarazioetan azaldu dutenez, tribunalak “inpartzialtasunik ez” edukitzeaz gainera, eurak epaitzeko “zilegitasunik ere ez” daukala uste dute. Banaka-banaka errepresioaren salaketa egin ondoren, defentsarako eskubideari uko egin die: “Sinesgarritasunik ematen ez diogun epaiketa fartsa honetan ez dugu parte hartuko”.

Ahozko ikustaldia astelehenean hasiko da berriro, auzipetuen deklarazio hartzea arindu egin zen-eta, fiskalaren eta AVT herri akusazioaren galderei ez erantzutean. ETAko kide izatea leporatu eta bakoitzarentzat 10 urteko zigorra eskatzen du Carlos Bautista fiskalak.

Protesta eguna

Epaiketa salatu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko mobilizazio eguna deitua dute barikua, apirilaren 25ean, Durangaldean eta, oro har, Euskal Herrian. Etxeratek ere bat egin eta parte hartzera deitu du. Euskal Herriak askatasuna behar du lelopean deituko dira manifestazio eta elkarretaratzeak herrietan, joan zen astean, amnistiaren aldeko mugimenduko hainbat kidek prentsa agerraldian adierazi zuten moduan.

Durangon, 12:00etan, manifestazioak irtengo du udaletxeko aurreko plazatik; 20:30ean, berriz, Ezkurditik. Era berean, hileko azken barikuro lez Etxerat-ek elkarretaratzea deitu du 20:00etan.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia