GAUR ARRATSALDEAN
Atxarten eskalatzen ziharduela 29 urteko gazte bat hil da
Abadiño. 2008ko apirilaren 24a, 19:00
Eskalatzen ziharduela 29 urteko zarauztar bat —G.S.L.— hil da, arratsaldean, Atxarten. Ezbeharra 15:30ak aldera izan da eta 100metroko altueratik erori da.
Herritar batek eman die abisua ertzainei, eta hauek helikopteroa erabilita atera dute zarauztarra erori den lekutik. Zelai batera eroan dute, baina, ordurako hilda zegoen.