MAIATZAREN 10EAN

‘Durango Ardoa Saltsan’ azokak 35 upeltegi batuko ditu Landakon

Durango.  2008ko maiatzaren 01a, 14:22
Durango Ardoa Saltsan I. Topaketa Enogastronomikoa antolatu dute Landako Guneak eta Saltsanek, hilaren 10ean. Euskal Herriko, Espainiako eta, oro har, nazioarte mailako 35 upeltegi batu dituzte, 90 ardo baino gehiago eskainiz, 25 jatorri izendapenetakoak.

Horrezaz gainera, olioa, urdaiazpiko iberikoa, izokin ketua eta kafea lako produktuak ere batuko ditu, 11:00etatik 20:30era, Landako Erakustazokak. Sarrera 10 euro izango da, produktu guztien dastatzea barne. Halaxe azaldu dute Saltsaneko Iņaki Uribek, Bizkaiko Txakolinaren Dastatzaile Batzordeko Roberto Sarriugartek eta Landako Guneko kudeatzaile Ainhoa Etxezarretak.

Delikatessen produktuen “paradisua” izan gura du azokak, eta durangarrei zein hurreratuko diren bisitari denei upeltegi garrantzitsuenetako ardoak hurreratzea da helburua: “Dastaketaren munduan lehen urratsak egiteko aukera egongo da, bai ardo dastaketan bai kafearen eta olioarenean”. Sarrerarekin batera, ardoa dastatzeko kopa ere emango die hurreratutakoei, produktuen katalogoa, gunearen mapa eta ekintza programa ez eze.

Miniaturazko sukaldaritzari eskainitako gunea ere egokituko dute. Saltsanek prestatutako “dastamenerako gozagarriak” izango dira moduzko prezioan. Hala ere, aitatu dezagun, erakutsitako produktu guztiak erostea izango dela.

Denetariko ardoak

Ardo lasaiak, apardunak, gozoak, txakolina… denetariko ardoak dastatzea izango da. “Errioxako ardoak izango du pisurik handiena, baina Bizkaiko txakolina eta Nafarroa, Andaluzia, Valentzia, Jerez, Dueroko Erriberakoak be egongo dira. “Ardoaren eta delikatessenaren kultura bultzatu gura dugu, kalitatearen ikuspegitik”.

Bereizitasun lez, profesionalei ez eze, “kaleko jendeari eta ardozaleei begira” eratu dutela diote, eta upeltegietako arduradunak hurreratuko direla: “geroago eta zaletasun eta interes handiagoa dago eta ikasteko aukera eskainiko du azokak”. Aurrera begira ere eratu gura lukete eta azoka zabaltzen joan.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia