JAI GIROA

Zikloturista martxa, jolasak, dantza eta musika Maiatzaren Lehenean

Durango.  2008ko maiatzaren 01a, 14:29
Urtero legez, ekitaldi sorta eratu dute Herria auzo elkarteak maiatzaren 1erako. Jai giroa izan dute auzoan eta eratutako ekitaldiek harrera polita izan dute. Zikloturista martxa egin dute goizean, etxeko txikienentzako gaztelu puzgarriak ez eze.

herria_auzo_elkartea_maiatzaren1.jpgBatetik, 11 urtetik beherako gaztetxoentzako bizikleta martxa eratu dute. Alluitz, Zabalarra, Lebeiti baserria, Santa Apolonia eta Aramotzetik egin dute horiek ibilbidea. Orozketa, Landaederra, Neberondo, Bitaņo eta San Roke inguruan egin dute ibilbidea 12 urtetik gorakoek. Kriskitin dantza taldeak ere eskaini du ikuskizuna.

Arratsalderako jolasak eta tailerrak eratu dituzte ume eta gazteentzako; 16:30ean izango da hori. Ondoren, 17:00etan, tute txapelketak jokatu dute; txantxiku txapelketa, berriz, 19.00etan. Iluntze aldera, berriz, txorizo pintxoak banatuko dituzte antolatzaileek hurreratu ziren guztien artean. Hori 20:00etan izango da. Aldi berean, jai giroa berotuko du Duo Plaentzik

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia