HERRI LANAK

Ospital kaleko azken beharrak hasita daude

Otxandio.  2008ko apirilaren 30a, 14:33
Ospital kalea Alde Zaharrarekin lotu eta hirigintza obrei azkena emateko lanak hasita daude dagoeneko eta, zati handiena behintzat, uztailerako, Santamaņa jaietarako aurreikusi dute gertu egotea.

Hala adierazi du Aritz Otxandiano alkateak. Alde Zaharra oinezkoentzat jartzeko lanak eroan dituen enpresa berari, Bycam enpresari, eman dizkie lanak Udalak eta 250.000 euroko inbertsioa eskatuko dute.

Hilabete inguru da Ospital kalea, hirigintza lanak amaituta, noranzko bietan zabaldu zela —Bycam arduratu zen lan horietaz ere, 770.000 euroko aurrekontuarekin— , eta orain Alde Zaharrarekin lotzearekin batera lan horiei azkena ematea geratzen da.

Uribarrena Alde Zaharreko oinezko gunearekin  lotzen den lekutik Atzekolandetarako bideraino egokituko dute, batetik; bestetik, Uribarrena bertatik Arrabalerako zubiraino ere konponduko dute. Zintarriak ere jarriko dituzte, Otxandianok argitu duen moduan. Berdin egingo dute Urigoiena kaletik Elizabarriko biribilguneraino —aparkalekuak ere egokituko dituzte bertan—, eta Maņerrota kalea asfaltatu egingo dute. Ospital kaleko autobus geltokitik igerilekuetarainoko tartean ere egingo dituzte hirigintza beharrak; Ospital kaleko alde banatan autobus geltoki berri bana jarriko da.

Lan horiek amaituta, guztiz amaituta izango dira Ospital kaleko hirigintza beharrak. Udal arduradunek uztailerako itxaroten dute lanak amaitzea, aitatu dugun moduan. Iazko urrian hasi zituzten hirigintza beharrok. Alde Zaharra oinezkoentzako jarrita dago, berriz, iaztik.

Arauen berrikustea

Bestalde, arau subsidiarioen berrikuspenari dagokionez, maiatzean egin gura dute behin-behineko onarpena udalbatzarrean. Bizkaiko Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara bideratuko dituzte, ondoren. Egonez gero, zuzenketak egin  eta behin betiko onartuko luke Udal Planeamendu Orokorra Udalak.    

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia