UR-SAREA

Aramiņora ura eroateko lanak hasiko dituzte laster

Elorrio.  2008ko apirilaren 12a, 14:35
Gazeta, Mendraka edo Berrio, besteak beste, euren ur-sarea darabilen auzoak dira. Aramiņok ere bere ur-sarea izan du, baina laster bertara herritik ura eroateko lanak hasiko dituzte.

Udalak 87.958 euroko inbertsioa egingo du horretarako; obren ardura, berriz, Bastegieta enpresak hartuko du. Zazpi asteko epea dute lanak amaitzeko, Niko Moreno alkateak azaldu duen moduan.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin batera landutako plangintzak (10 urtera begirakoa) aurten garatzeko egitasmoen barruan dago hori. Proiektua Ur Partzuergoak berak egin du (Udalsarearen bitartez), eta obren zuzendaritza ere eroango du. Udalak, berriz, inbertsioari egingo dio aurre. Hala ere, Bizkaiko Aldunditik %40ko diru-laguntza jasoko dute. Ura San Lorentzoko biltegitik eroango dute (800 m-ko hodia ipiniko dute). Aramiņon 5-6 baserri daude (tartean, nekazalturismo bat). 

Toponimia

Bestalde, herriko toponimiari buruz jasotako informazioa unitate didaktiko baten biltzeko asmoa dauka Udalak: web orria sortuko dute. Euskara Kontseiluan sortutako ideia da, Bittor Uriarte euskara teknikariaren berbetan: “Eskolentzako unitate didaktikoa izango da, baina, baita tresna bat ere herriko toponimia osatzen joateko”.

Informazio finkoa batuko du web orriak, hala ere, irakasle edo eskola bakoitzak ekarpenak egiteko aukera izango du. Dijitalidadea enpresarekin egingo dute eta urrian itxaroten dute prest egotea. Herriko toponimia jasoz liburua eta mapa kaleratu izan dira.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia