LAN GATAZKA

Aurreakordioa lotu dute MZan

Berriz.  2008ko apirilaren 30a, 15:04
Aurreakordioa lotu dute  Enpresa Komiteak —ELAk lau ordezkari ditu, LAB eta UGTk bina eta ordezkari bat CCOOk— eta Zuzendaritzak Mendiguren y Zarraoa (MZ) enpresaren Berrizko lantokian.

ELAko ordezkari Luis Torresek azaldu duenez, sindikatu bakoitzeko ordezkari banak enpresarekin sinatutako aurreakordioa “ona” eta “onargarria” da, eta “neurri handiagoan edo txikiagoan aldarrikapen guztiak batzen ditu”. Soldata-taulei, lanaldiei eta gaueko lanaren plusari zeinMZ_Berriz.jpg bestelakoei dagokienez langileen arteko baldintzak parekatzeko igoera eskatu dute, eta, apirilaren 21ean greba mugagabea hasi zuten langileek.

Torresen berbetan, “Eibar edo Abadiņotik lekualdatutako langileekin alderatuta, aldeak zeuden eta lan-baldintzak parekatzea gura izan dugu”. Joan zen asteko bariku eta zapatua bitartean lortu zuten aurreakordioa negoziatzen jardun ondoren: “Lortzen ahalegindu garen hori lortu dugu eta gustura gaude”.

Langileek martitzen arratsaldean egin zuten bozketa; 120 lagunek bozkatu zuten —lantokian 155 behargin dira—, eta 95 boto izan ziren aurreakordioaren aldekoak eta 23 kontrakoak. Boto zuri bat izan zen eta beste bat nuloa. Asteon aurreikusi dute sinatzea urte biko iraupena izango duen akordioa enpresarekin.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia