GREBA
Greba mugagabea hasi dute Guibema enpresan
Abadiño. 2008ko maiatzaren 06a, 10:51
Greba mugagabea hasi dute Traņa-Matienako (Abadiņo) Guibema S. L. enpresan, “jazarpen sindikala” salatu guran, ELA sindikatuko Metaleko ordezkariek jakin eragin dutenez.
Langile bat “turko-buru” moduan kaleratu izana salatu dute, “horrela, gainerako beharginak kikiltzeko”. Gaineratu dutenez, “enpresak ahoz ere ohartarazi du etorkizunera begirako kaleratze gehiago”. ELAn afiliatutako langileen kontrako “jazarpena” dela diote, “langileriaren gehiengoa ; 12 langileetako zazpi”. Zazpi langile horiek egin dute greba.
ELAko ordezkari bat aukeratu — lehenengo hauteskunde sindikaletan— eta “gero, hiru eguneko greba egin ondoren enpresa ituna lortzean hasi zen jazarpena”. Lan baldintzak hobetzen zituen ituna lotu zuten 2007rako.