LAN ISTRIPUA

Hildako hirugarren langilea aurten

Abadiño.  2008ko maiatzaren 06a, 09:53
Buruan kolpea hartuta Abadiņon hildako behargina ekarri dute gogora, asteon, ELA eta LAB sindikatuek. Joan zen barikuan, Langilearen Nazioarteko Egunaren biharamunean gertatu zen ezbeharra, UAI-II industrialdean dagoen Tratamientos Termicos de Iurreta enpresan.

Astelehenean egin du elkarretaratzea ELAk, eta martitzenean, berriz, LABek. Azken sindikatu horrek gogoratu duen moduan, aurten, dagoeneko 37 lagun hil dira lan istripuan Euskal Herrian.

abadianoGUbiemanistripu.jpgEusko Jaurlaritzako Lan Sailak emandako informazioaren arabera, garabiak edo xafla batek eragin zuen istripua, eta 55 urteko behargina hil egin zen buruan kolpe gogor bat hartuta. Arratsaldean izan zen istripua, eta bertaratutako osasun-langileek heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin. Suhiltzaileek ere bertaratu behar izan zuten.

Durangaldean, dagoeneko, hiru langile hil dira aurten azken istripu honekin. Martxoan hil ziren beste behargin bi Durangon; bata 19 urteko gaztea.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia