BISITAK

Herria ezagutzeko aukera luzatu die ikasleei

Iurreta.  2008ko maiatzaren 07a, 18:59
Bibliotekaren bitartez Iurreta ezagutzera ematea eta Udal Liburutegiko herriko atalaren erabilera bultzatzea helburu hartuta, Iurreta ezagutu bisita gidatuak eratu ditu liburutegiak.

Ikastetxeekin hitzartutako ekimena da hori, bertan bizi edo ikasten duten ikasleei herria ezagutzeko aukera eman eta ingurunearekiko interesa piztu guran; herriaren ikuspegi bateratua ere eskaini gura dute. Asteon izan duet lehenengo ibilbidea autobusez, eta datorren martitzenean oinez egingo duet. Herria “era desberdin baten” hobeto ezagutzeko aukera bideratu gura izan dute.

Herriko ohitura eta historia ezagutzeko aukera dute neska-mutikoek, hainbat eraikuntza aztertzekoa, auzuneak ezagutzekoa eta herriak izan duen bilakaeraz ohartzekoa ez eze. Herriko eta auzoetako gune eta txoko esanguratsuenak azaldu eta erakutsiko dizkiete, hainbat jarduera eginez.
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartzen dute Atarte kultur kudeaketa lan taldearen laguntzarekin abiatutako ekimenean.

Besteak beste, Aita San Migel plazan, Bekola jauregian, udaletxean, elizan eta abadetxean jardun dute; eta, erreka eta kanalaren aztarnak ikusi dituzte gaztetxoenek. Nagusiagoek, Santa Apolonia, Arandia, Ertzillako garaia, Laixiar eta Santa Maņa bisitatu dituzte, esaterako.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia